Joxe Agirre elkarrizketatuko dute 2009-12-03

Belodromoko saioa eskainiko du Hitzetik Hortzerak

Durangoko Azoka datorrela eta, bertsolarien azkeneko argitalpenak zein diren azalduko dute. BECerako sarrerak zozketatuko dituzte lehiaketan. Ohiko atalak ere ez dira faltako.
 Euskal Herriko Txapelketa Nagusiak beteko du Hitzetik Hortzera programaren zati handi bat aste honetan ere. Donostiako Belodromoan igandean izan zen finalaurrekoaren laburpena eskainiko dute. Honela gelditu zen sailkapena bertan:

 1.- Maialen Lujanbio 703 puntu
 2.- Jon Maia 661,5 puntu
 3.- Aitor Sarriegi 651,75 puntu
 4.- Uxue Alberdi 649, 75 puntu
 5.- Arkaitz Estiballes 627,5 puntu
 6.- Iñaki Gurrutxaga 608 puntu

 Saio horretan 6000 lagun elkartu ziren Belodromoan. Bertan erabaki zen ze bertsolari ariko diren finalean: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina. Jada agortu dira finalerako sarrerak. Hala ere, Hitzetik Hortzerak bi sarrera zozketatuko ditu aste honetan.

 BECen Joxe Agirrek jantziko dio txapela txapeldunari. Joan zen asteburuan Ermuan kantatu zuen, eta saio horren laburpena izango da aste honetako programan. Horrez gain, elkarrizketatu egingo dute Joxe Agirre.

 Bestalde, Durangoko Azoka hurbiltzen ari dela eta, bertsolariek egindako azken argitalpenen berri emango dute.

 Joan zen larunbatean Triatloi Indoor-a antolatu zuen Hiru Erregeen Mahaia irrati-programak. Bertsolari eta antolatzaileak lehiatu ziren bertan, eta horren laburpena eskainiko du programak. Horrez gain, zuri-beltzekoan Patxi Iraola eta Lazkao Txiki izango dira.

 Astero bezala, bi egunetan izango da programa ikusgai. Ostegun gauean, gaueko 22etatik aurrera ETB3n. Eta larunbat eguerdietan, 13etan, ETB1en.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa