Gazteetan Jone Alberdi nagusitu da 2009-12-16
Mutrikuko bertso-eskolak antolatzen du Okelar bertsopaper lehiaketa. Aurtengoa 25. edizioa izan da. Bi maila bereizi dituzte:
Helduen mailan Arrate Illarok lortu du lehenengo saria, "Testamentua" izeneko sortari esker. Xabi Astigarraga gelditu da bigarren "Zaharra zara Mutriku..." lanarekin. Hirugarren, berriz, Juan Mari Agirrezabalagak egin du "Bizitzaren aldaketa" izeneko sortarekin.
Gazteen mailan, berriz, Jone Alberdi izan da txapeldun, "Hurakana datorkigu" izeneko lanarekin. Bigarren Aitor Servier-Etchechuri gelditu da "Ez zaie axola haien erabakiak direla eta zer gertatzen ahal den" izeneko lanarekin.
Sari-banaketa larunbat honetan izango da, Mutrikuko Goiko Plazako udaletxeko osoko bilkuren aretoan, eguerdiko 13etan. Aurtengoa 25 edizioa izanda, ordea, beste hainbat ekimen ere izango dira. Tartean, liburu eta DVD bat aurkeztuko dituzte. "Okelar: Ahotik paperera" da liburuaren izenburua, eta bi lan biltzen dira bertan. Alde batetik, Okelar anaiei buruzko zatia, beren bizitza eta bertsoen berri ematen duena. Lana osatzeko Okelar anaiei eskeinitako DVDa ere ekarriko du liburuak. Bestalde, bertsopaper lehiaketako 25 lan irabazleak bildu dituzte, egileek idatzitako hitzaurre eta guzti.
Liburuaren aurkezpena eguerdiko 13:30etan izango da.
Eguna borobiltzeko, eguerdiko 14etatik aurrera bertso-bazkaria egingo dute Lagun Artea elkartean. Amets Arzallus eta Jexux Mari Irazuk kantatuko dute bertan. Bazkaritarako sarrerak hiru lekutan eskura daitezke: Iñigo Belen argazkidendan, Osinalde harategian eta Subeltz tabernan.
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28
Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21
Jexux Mari irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-16
Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14
Jexux Mari irazu
Irune Basagoiti Agirre - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14
Jexux Mari Irazu
Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09
Erredakzioa