Nafarroako txapelketa 2008-03-15

Lur jendez gainezka dela ari da finala jokatzen

Legarreta eta Soto nabarmendu dira kartzela aurrean

Larunbat honetan jokatuko da Nafarroako bertsolari txapelketako finala, Elizondon. Silveirak parte hartu ez duenez, txapeldun berria ekarriko duen finala izango da, eta inoiz baino irekiago dator. Lagoma, Legarreta, Barberena, Zelaieta, Terreros, Soto, Olaetxea eta Elosegi dira zortzi finalistak. Julio Soto gazteak finala probatuko du lehen aldikoz. Hona hemen finalisten zenbait datu, banan bana:

Erika Lagoma (Lesaka, 1981)

Bortzirietako bertso eskolan hasi zen gazterik. 2006an Txapelketako finalean sartzea lortu zuen, zazpigarren egin zuen. 2007, berriz, laugarren egin zuen Txapelketan.

Jon Barberena (Elizondo, 1979)
Bertsotan bere kasa ikasia, azken urteotan bertso eskolan biltzen da beste baztandar batzuekin batera. Azken txapelketetan ohiko finalista bihurtu da; 2007. urtean txapeldunorde izan zen.

Xabier Legarreta (Arano, 1977)
Hernaniko Bertso Eskolan trebatu zen. Nafarroako Txapelketan ohiko finalista izan da eta 2000. urtean txapeldunordea izan zen. Bi urteko atsedenaldia hartu ostean, aurten itzuli da Txapelketara.

Julio Soto (Gorriti, 1987)
Iruñeko bertso eskolan trebatua, Eskolarteko Txapeldun izan zen 2003 eta 2004an. 2006an finalean sartu zen eta zortzigarren egin zuen; iaz, ordea, finaletik kanpo gelditu zen.

Migel Mari Elosegi “Luze” (Leitza, 1972)
Bertsotan bere kasa ikasitakoa da, nahiz eta azken urteotan Leitzako beste lagun batzuekin bertso eskolan ibilia da. Iaz zazpigarren egin zuen finalean.

Xabier Terreros (Lesaka, 1981)
Orain dela urte batzuk aritu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketan. Hainbat urtetako atsedenaldia hartu zuen Txapelketan eta aurten itzuli da. Kanporaketetatik hasita, finalera ailegatu da.

Iñigo Olaetxea (Lesaka, 1975)
Lesakako eskolan egindako bertsolaria da, eskarmentu handikoa eta Nafarroako Txapelketako ohiko finalistetakoa. Iaz hirugarren postua lortu zuen Txapelketan.

Julen Zelaieta (Bera, 1980)
Gazterik hasi zen bertsotan. 2005 eta 2006an hirugarren izan da finalean, 2007an bosgarren. Bertsopaperetan hamaika sorta eta sari irabazitakoa da.

Finala, Elizondon, Lur dantzalekuan, 17:00etan.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri