Zelai-Arizti aretoan 2009-12-21

200 entzule inguru elkartu ziren Zumarragan

Igor Elortza, Uxue Alberdi, Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia eta Beñat Gaztelumendik kantatu zuten. Uxue Fernandez aritu zen aurkezle lanetan. Guztira bi ordu inguruko saioa izan zen.
 Urtero bezala, aurten ere Luzio Gabiriaren omenezko bertso-saioa egin zuten Zumarragan. Luzio Gabiria bertsozale amorratua zen, epaile lanetan ere aritutakoa. Osinalde sariaren antolatzailea ere bada.

 Larunbatean izan zen bertso-saioa eta honako bertsolari hauek kantatu zuten:

 Igor Elortza
 Uxue Alberdi
 Sebastian Lizaso
 Iker Zubeldia
 Beñat Gaztelumendi

 Gaiak Zumarraga Urretxuko bertso-eskolak prestatu zituen eta Uxue Fernandez aritu zen aurkezle lanetan. Guztira 200 bat entzule inguratu ziren saioa jarraitzera.

 Izoztuta zegoen herria larunbatean, eta hotza behin baino gehiagotan aipatu zuten bertsolariek. Hasieran Egunkaria Auziari buruz kantuan aritu baziren ere, umorezko gaiak ere izan zituzten kantagai. Hala, Ikez Zubeldia Igor Elortza, Munillarengana, joan zen konfesatzera. Umorezko bertsoak entzun ahal izan ziren hemen. Iker Zubeldiak berak eta Sebastian Lizasok ere bertso-saio umoretsua osatu zuten. Sebastianek aholkuak eman zizkion Ikerri aita izan behar zuela eta. Uxue Alberdik bertsolarien egutegi bat osatu zuen, eta honek gerora ere jokoa eman zuen. Beñat Gaztelumendik Iker Zubeldia bikotekidea etxera eraman zuen beste batean, gurasoak ezagutzera.

 Sebastian Lizasok BECeko saioaren balorazio bat egin zuen bertsotan, Igor eta Uxue erretzaileen paperean aritu ziren; Igorrek berak, Olentzeroren papera hartuta, opari bana eraman zien beste lau bertsolariei... Azkenean, ia bi orduren ondoren, puntuka amaitu zuten saioa. Saioko aukeraketa duzue hemen, laster egongo dira bertsoaldi gehiago Bertsoa.com-en.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa