Lau txanda izango dira uztailean zehar 2026-07-13

Jexux Mari Irazu
Abian dira Bertso Udalekuak. Lau txandatan 166 ume eta gaztetxok uztartuko dituzte bertsolaritza eta aisialdia Bertsozale Elkartearen eskutik. Parte hartzaile gehienak bertso eskoletako umeak dira. Begirale lanetan 33 hezitzaile ariko dira lau txandatan.
Formatu eta kokapen aldetik, aurtengo Bertso Udalekuen berezitasun nagusia da lau txandatatik hiru Nafarroako Ezporogi herrian egingo direla, lehenengoz, Zangozerrian. Getatar aterpetxean, hain zuzen ere. Laugarren txanda Araban, Zuhatzako uhartean egingo da, urteroko dinamikari eutsiz.
Uztailaren 9an hasi zen lehenbiziko txanda, 12-12 urtekoena, eta gaur bertan amaituko da. Ostegunean ekingo dio bigarrenak; uztailaren 25ean hirugarrenak eta uztailaren 26an abiatuko da azken txanda.
Hemen txandei buruzko xehetasunak:
GETADAR (Ezprogi, Nafarroa)
12-13 urtekoak
uztailak 9-15
GETADAR (Ezprogi, Nafarroa)
16-18 urtekoak
uztailak 16-24
GETADAR (Ezprogi, Nafarroa)
14-15 urtekoak
uztailak 25-31
ZUHATZA (Uribarri-Ganboa, Araba)
9-11 urtekoak
uztailak 26-30
Txanda bakoitzean, saioa
Bertsoaren bueltan antolatzen dira Bertso Udalekuak eta txanda bakoitzean bertso saio bat izaten da bi bertsolarirekin.
28 urteko bidea, 1998tik
1998an antolatu ziren lehen aldiz Bertso Udalekuak, Hazparnen, eta antzeko helburuekin jarraitu dute gaurdaño: ume eta gazteak bertsozaletzea, bertsotan gozatzea, eta, horrela, bertsotan jarraitzeko motibazioa areagotzea. Horrez gain, Euskal Herri mailako harreman sareak egiteko balio dute udalekuek.
Urriaren 15ean 2026-10-13
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza