Udako bertso agenda 2026-07-16

20 saiotik gora igandera bitartean

20 saiotik gora igandera bitartean

Jexux Mari Irazu

Gaurtik hasi eta datozen egunotan Karmen jaien bueltako hainbat saio izango dira Euskal Herrian, beste jaiekin batean. Gaur Markina-Xemeinen, Alegian eta Añorgan izango dira Karmen jaietako saioak. Barakaldon ere Karmenak ospatzen dira eta bihar izango da jaialdia Baionako jaien harira bihar eta Santamarina jaien baitakoak Asteasun bihar eta etzi. 

Jaietako saioez gain, Adin-adin egitasmoaren bi saio ere izango dira egunotan Gernika-Lumon eta Otxandion. 

Horiez gain, bertso ekitaldiak izango dira Mendaron, Garain, Zornotzan, Albizturren, Espejon, Donostian, Ermuan, Zaldibian, Gabirian eta Balmasedan. 

Agenda xehea hemen.