'Xalbador, Urepeleko artzaina' Getxo Folk jaialdian 2026-07-22

Xalbadorren omenezko ikuskizuna Getxon irailean

Xalbadorren omenezko ikuskizuna Getxon irailean
Aire Ahizpak taldeak, Xalbadorren bilobak, haren bertsoak kantatuko ditu; Xabier Amuriza eta Amets Arzallus ariko dira bertsotan. Urepeleko bertsolariaren bizitza eta sorkuntza bilduko ditu ikuskizunak, haren heriotzaren 50. urteurrenenean. Irailaren 13an da eta sarrerak salgai daude.

Jexux Mari Irazu

Aurten beteko dira 50 urte Fernando Aire Xalbador bertsolaria hil zela, Urepelen bertan, bere omenaldi egunean, eta Odolaren mintzoa bere liburuaren aurkezpen egunean. Urteurrenaren harira, Xalbador, Urepeleko artzaina ikuskizuna estreinatuko dute Getxo Folk jaialdiaren baitan, Joxean Goikoetxeak eta Koldo Amestoy gidatuta. Irailaren 13an izango da, Muxikebarri aretoan, eta sarrerak uztailaren 27an jarriko dira salgai. 

Joxan Goikoetxea, Gorka Mostajo eta Xabier Paya, gaur, 42. Getxo Folk jaialdiaren kartelarekin. GETXOKO KULTUR-ETXEA

Diziplina anitzeko ikuskizuna izango da. Xalbadorren bertsoek izango dute presentzia bere biloben ahotik, Aire Ahizpak kantatuta. Oholtzan bertsotan, berriz, Xabier Amuriza eta Amets Arzallus ariko dira. Xabier Amuriza epaile izan zen 1967koTxapelketako txistualdi sonatu hartan. 

Ikuskizunak «Urepelgo artistaren unibertso poetiko eta musikala oholtzaratuko du», Aire Ahizpak, Xabier Amuriza eta Amets Arzallusekin batean, Pantxix Bidart eta Olaia Inziartek hartuko dute parte.  Julio Andrade, Iker Lope de Bergara, Oriol Flores eta Mario Mas musikariek ere parte hartuko dute ikuskizunean. 

Sarrera salgai 

Xalbador, Urepeleko artzaina ikuskizunerako sarrerak salgai daude, Getxo Folkeko beste sarrerekin batean.