Udalak bertso-eskola omendu zuen 2010-01-04

250 bat lagun elkartu ziren Hernanin

Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Agin Rezola, Jon Maia eta Iñaki Zelaiak kantatu zuten Oialumen, Bertsolataren barruan. Bertso-eskolak saria eman zion Maialeni.
 Bertsolatako azkenaurreko ekitaldia burutu zen larunbatean Hernanin. Bertso-jaialdia egin zuten Oialumen, honako bertsolari hauekin:

 Maialen Lujanbio
 Amets Arzallus
 Andoni Egaña
 Agin Rezola
 Jon Maia
 Iñaki Zelaia

 250 lagun inguru elkartu ziren saioa jarraitzeko. Gaiak jartzen Amaia Otxotorena aritu zen. Hasieran bertsolariak ofizioka jarri zituen, baina saioa bakarkakoekin hasi zen bizitzen. Agin Rezolak beste bostek Txapelketa Nagusian egindako lana kritikatu behar izan zuen. Ondoren, Andoni Egaña Baltasar erregearen paperean jarri zuen Amaiak, eta atzekoei opari bana ekarri behar izan zien. Azkenean puntuka amaitu zuten saioa Andonik, Jonek eta Aginek.

 Saio ostean Hernaniko udalak omenaldia egin zion bertso-eskolari, eta megafonia oparitu zion aurrera jarraitzeko. Marian Beitialarrangoitia alkatesa bera agertu zen saria ematera. Oier Iurramendik jaso zuen megafonia, bertso-eskolaren izenean.

 Ondoren, bertso-eskolak Maialen Lujanbio omendu zuen, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako txapelduna dela eta. Koadro bat oparitu zioten, Joxe Luis Urdangarinen eskutik.

 Bitxikeria modura, sariak banatu baino minutu batzuk lehenago argia joan zen eta ilunpetan egin zen sari-banaketa.

 Aukeraketa honetan atzekoei kantatuz Aginek eta Ametsek egindako ariketa dago. Horrez gain, bertso-eskolak eta Maialenek jasotako sariak ere badaude.

 Saioko unerik onenak laster izango dira ikusgai Bertsoa.com-en.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa