"Hernani Bertsotan" proiektuaz ariko dira 2010-01-13

Oiartzun eta Oñatiko saioak emango ditu Hitzetik Hortzerak

Bitxikeria moduan, Iker Zubeldiak eta Fredi Paiak 2006ko Bertso Egunean egindako saioa eskeiniko dute, zaleak bueltan dituztela. Buztarrik kanionero bati jarritako bertsoak emango dituzte zuri-beltzekoan eta Zappingean Uztapidek eta Buztarrik izandako pasadizoa kontatuko dute.
 Aste honetan ere Hitzetik Hortzera programa izango da. Aste honetako programan bi saiori eskeiniko diote tarterik handiena. Alde batetik, urtarrilaren 5ean Oñatin izandako jaialdia eskeiniko dute. Honako bertsolari hauek kantatu zuten bertan:

 Maialen Lujanbio
 Andoni Egaña
 Beñat Gaztelumendi
 Uxue Alberdi
 Amets Arzallus
 Aitor Mendiluze

 Gai-jartzaile lanetan Egoitz Aizpuru aritu zen.

 Bestalde, joan zen igandean Oiartzunen izan zen urteroko saioa ere emango dute. 2000 lagun elkartu ziren kiroldegian saioa jarraitzeko, eta honako bertsolari hauek aritu ziren kantuan:

 Maialen Lujanbio
 Jon Martin
 Andoni Egaña
 Jon Maia
 Aitor Sarriegi
 Aitor Mendiluze
 Amets Arzallus
 Unai Iturriaga
 Sustrai Colina

 Gaiak Unai Elizasuk ipini zituen.

 Aste honetan ere elkarrizketa egingo dute erredakzioan. Eñaut Agirre eta Jexux Mari Irazu izango dira bertan, "Hernani Bertsotan" proiektua aurkezteko. Proiektuak Hernaniko Bertso Eskolaren, Hernaniko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du. Helburua bersolaritzak Hernanin izan duen presentzia eta garrantzi historikoa aztertzea da.

 Horrez gain, omenaldi bat ere egingo diote Juan Ibarzabal "Buztarri" bertsolariari. Urte amaieran hil zen. Hala, zuri-beltzekoan kamionero bati jarri zizkion bertsoak emango dituzte. HH Zappingean, berriz, Uztapidek eta biek bizi izandako pasadizoa kontatuko dute.

 Programa bi egunetan emitituko dute. ETB3an ostegunean izango da, gaueko 22etan. ETB1en, berriz, igande bazkalostean emango dute, 15etan.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa