Urtarrilaren 29an hasiko da 2010-01-13

Beterriko txapelketa izango da aurten ere

Aurten ere hiruko taldeetan egingo da txapelketa. Iñaki Apalategi, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa; Iñigo Eizagirre, Jokin Uranga eta Jokin Labayen; Haritz Etxeberria "Ministro", Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Beñat Lizaso; eta Iñaki Gurrutxaga, Agin Rezola eta Jon Martin ariko dira kantuan.
 Aurten ere Beterriko Txapelketa antolatu du Manuel Larramendi Kultur Bazkunak. Hirugarren edizioa izango da honako hau, eta hamabi bertsolarik hartuko dute parte, hiruko taldeetan banatuta. Bi helburu dauzka sariketak: bertsolari gazteei plaza berriak eta jendaurrean jardun eta trebatzeko aukera eskaintzea eta bertsozaletasunaren erroak Beterrin sustatzea. Hala, 25 eta 30 urte arteko bertsolari gazteak dira parte-hartzaile guztiak. Txapelketan zehar ariketa bereziak egin behar izaten dituzte bertsolariek.

 Aurtengoan bi kanporaketa eta finala jokatuko dira. Hau da egutegia:

 URTARRILAREN 29a, OSTIRALA
 Asteasuko Aitz-Ondo elkartean, 20:30etan
  Sorgin-Orratzak: Iñaki Apalategi, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa
  Labezomorroak: Iñigo Eizagirre, Jokin Uranga eta Jokin Labayen
   Gaiak Egoitz Aizpuruk jarriko ditu

 OTSAILAREN 6a, LARUNBATA
 Zizurkil Goiko Zentroan, 20:30etan
  Armiarmak: Haritz Etxeberria "Ministro", Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Beñat Lizaso
  Mandeuliak: Iñaki Gurrutxaga, Agin Rezola eta Jon Martin
   Gai-emaile: Iker Iriarte

 Finala OTSAILAREN 13an izango da, larunbatez, Villabonako Irrintzi Elkartean, 20:30etan. Bi talde ariko dira bertan. Gaiak Amaia Agirrek jarriko ditu.

 Hiru saioak bertso-afariak izango dira. Sarreraren prezioa izango da. Dena den, hiru saioetakoak batera erosiz gero, 40 euro ordaindu beharko dira. Txartelak salgai egongo dira Larramendi Bazkunaren eta Aiurriren egoitzetan, Ogigoxo okindegian, Iriarte Kultur Etxean eta Ernaitza eta Stop liburudendetan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu