Urtarrilaren 25erako eman behar da izena 2010-01-14

Bertso sorta kolektiboen lehiaketa antolatu dute Araban

Gutxienez 4 eta gehienez 15 laguneko taldeek hartu dezakete parte. Arabako Kuadrilarteko Bertso Txapelketarekin bat egingo du lehiaketa honek. Kanporaketak otsailaren 19 eta martxoaren 27 artean jokatuko dira.
 Lehenengo aldiz Bertso sorta Kolektiboen lehiaketa antolatu du Arabako Bertsozale Elkarteak. "Bertso berriak Arabari jarriak" da lehiaketaren leloa, eta otsaila eta maiatza artean jokatuko da, Arabako Kuadrilarteko Bertso Txapelketarekin bat eginez.

 Parte hartzeko urtarrilaren 25a baino lehen eman behar da izena. Taldeak gutxienez 4 eta gehienez 15 lagunekoak izango dira. Taldekideek bi baldintza bete beharko dituzte: 15 urtetik gora edukitzea eta Arabako Kuadrilarteko Txapelketan ez parte hartzea. Izena emateko bi aukera daude. Telefono bidez egin nahi izanez gero hau da zenbakia: 945010505. Helbide elektronikoa, berriz, hau da: araba@bertsozale.com. Izena emateko taldearen izena, herria eta kontaktu bat zehaztu beharko dira.

 Behin izena emanda, otsailaren 6a baino lehen aurkeztu beharko dira sortak paperean. Gutxienez 3 eta gehienez 5 bertso idatzi beharko dira. Kanporaketako gaia "norbere herria" izango da.

 Sortak jasota, otsailaren 12rako jakinaraziko du epaimahaikoak eskualde bakoitzetik zein talde sartuko diren kanporaketetan. Kanporaketak otsailaren 19 eta martxoaren 27 bitartean jokatuko dira. Fase honetan eskualde mailako bertso-ligan kantatu beharko dira sortak. Horrez gain, lehiaketak bat egingo du bat-bateko txapelketarekin. Sailkatutako taldeei telefonoz jakinaraziko zaie noiz eta non kantatu behar duten.

 Finalerdiak apirilaren 11, 18 eta 25ean izango dira. Gaia "eskualdea" izango dute.

 Finala, berriz, maiatzaren 8an jokatuko da, Gasteizko Auzolan frontoian. "Araba" izango da gaia.

 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu