Hernaniko bertso eskolak herriko bertsolaritzaren historia bildu eta argitaratuko du bi dvd eta liburu batean. Horrez gain, unitate didaktikoa osatuko du eta guztia interneten jarriko dute eskuragarri. Proiektuak Hernaniko Udalaren eta Gipuzkoako Foru aldundiaren laguntza jaso du.
Hernaniko bertso eskolak herriko bertsolaritzaren historia bildu eta argitaratuko du bi dvd eta liburu batean. Horrez gain, unitate didaktikoa osatu du eta guztia interneten jarriko dute eskuragarri. Liburua Estitxu Eizagirre ari da egiten; Unai Agirrek eta Jexux Mari Irazuk egin dituzte bideoz grabatutako elkarrizketak eta Aitor Mendiluzek egingo du ikastetxeetarako unitate didaktikoa. Eñaut Agirrek zuzendutako proiektu honek Hernaniko Udalaren eta Gipuzkoako Foru aldundiaren laguntza jaso du.
Bertsolataren barruan egin zuten dagoneko bi urteko bidea egina duen proiektu hau eta eskuartean dituen beste hiru produkturen berri ere eman zuen. Eñaut Agirre bertso eskolako kideak proiektu osoaren nondik-norakoa azaldu zituen. «Bertsolaritzak Hernanin izan duen lekua zein izan den bildu nahi izan da eta horretarako 40 elkarrizketa inguru egin dira. Hemen oinarrituta, lau produktu ezberdin sortuko dira: 2 DVD, liburua, web orria eta ikastetxeetarako materiala. Guztia urte bukaerarako egongo da bukatua eta otsailean kalean izango dira DVDak». Agirrek, bertso eskolaren izenean, eskerrak eman zizkien laguntza eman duten bi erakundeei: «Hernaniko Udalari proiektua hasieratik laguntzeagatik eta Diputazioari bi produktu gauzatzen laguntzeagatik».
Informazio bilketa haundia herriarentzat Marian Beitialarrangoitia alkateak azaldu zuen halako proiektuak herriarentzat duen interesa. «Interesgarria da bertsoa bezalako kultur jarduera bati babesa ematen diolako, honek dauzkan aberastasun guztiak kontuan hartuta, baina horrez gain, informazio bilketa haundia egin delako herriarentzat. Euskara aldetik eta historia aldetik ere bildu da informazioa eta bertsoaz gain, beste zerbait ikertu nahi duenarentzat baliagarria da». Estibalitz Alkorta Kultura eta Euskara diputatuak azaldu zuen ondare kulturala biltzeko lanean diharduela Diputazioak azken urteetan eta era horretako proiektuak babesten dituela.
Liburuan artxibo lana ere bai Estitxu Eizagirre liburua egiten ari da eta estrukturaren berri eman zuen. Egindako elkarrizketetan oinarritua egongo da, baina horrez gain, artxibo lana ere izango da. Jexux Mari Irazu, berriz, DVDen egilea da eta azaldu zuen prozesua orain dela bi urte hasi zela, eta Unai Agirrerekin batera bi urtez aritu direla elkarrizketak egiten. Guztira 40 bat elkarrizketa egin eta material ugari zegoela ikusita, 2 DVD ateratzea erabaki zuten. «Lehenengo DVDa kronologikoki dago landua; bertsolaritzaren eboluzioa lantzen da. Bigarrenean elkarrizketatuak izango dira ardatz». Lehenengo DVDa ikusteko aukera izan zen Biterin.
Txirritaren garaiko lekukotza eta gaurko bide aniztasunaDenera 60 grabazio ordu bildu dituzte Unai Agirrek eta Jexux Mari Irazuk. Txirritaren garaiko testigantzak, Txirrita kantuan ikusitakoenak besetak beste. Azpimarratzekoa da garai hartan Hernanin orohar eta batez ere Ereñotzu auzoan zegoen bertsozaletasuna "denak bertsolari bai, denak aritzen ziren kantari" kontatzen du Antonio Zubiarrain 82 urteko ereñotzuarrak bere auzoari buruz. Txirritak bertsoa bukaeratik hasten zuenaren testigantza ere utzi digu hernanirrak.
Bertso-eskola berriz, Xabier Amurizak emandako ikastaro baten segida gisara sortu zen, 1981 garren urtean, eta beranduxeago umeena etorri zen, bi ikastoletako jardunak bat eginda.
Ia 30 urteko bidea egin du beraz Hernanin bertso-eskola ondorengo bertsolaritzak, eta guzti horretan bertsolartza landu eta jorratzeko bide eta molde aniztasuna da azpimarratzeko puntuetako bat. Herriko martxaz gain, plazaz plazako bapateko jarduna, bertso-musikatuen bidea, bertso-antzerkia, txapela eta txapelketei konstzientzeki uko egin diotenak beste bide batzuen bila, komunikazio proiektuak, bertso-jarriak, Bertsozale Elkartean hasiera-hasieratik... Bide horietan denetan ibili dira eta dabiltza Hernaniko bertso-eskolako kideak, duela ia 30 urtetatik, aurretik ere beste batzuk geldirik egon ez zirelako.