Baztartxo antzokian 2010-01-18

500 lagun inguru batu ziren Azkoitian

Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Silvia Etxaniz eta Miren Amurizak kantatu zuten. Unai Elizasuk jarri zizkien gaiak. Ordu t`erdi inguruko saioa izan zen.
 Ohitura den bezala, asteburu honetan izan da Azkoitian bertso-jaialdia, Baztatxo antzokian. Aurten, lehenengo aldiz, arratsaldez egin da saioa (gauez egiten zen orain arte) eta publikoak ondo erantzun zuen: 500 lagun inguru elkartu ziren saioa jarraitzera.

 Oholtza gainean honako bertsolari hauek jardun zuten:

 Maialen Lujanbio
 Amets Arzallus
 Andoni Egaña
 Beñat Gaztelumendi
 Silvia Etxaniz
 Miren Amuriza

 Unai Elizasu aritu zen gaiak jartzen. Hasieran sei bertsolaraiak altxarazi zituen, Azkoitiako herriari kantatzeko. Ondoren ofizioka aritu ziren bertsolariak. Bereziena, agian, Ametsek eta Maialenek egin zuten saioa izango zen. Unai Elizasuk elkarri begira jarri zizkien mikrofonoak, eta honelaxe jarri zien gaia: "piztu sua".

 Bakarkako lanak ere izan ziren. Maialen Lujanbiok Haitiri kantatu zion eta Andoni Egañak, berriz, bere burua hipnotizatu zuen. Atzekoek Beñat Gaztelumendiri kantatu zioten ondoren. Beñat Darwin zen, hautespen naturalaren teoriaren sortzailea. Bakoitzak arrazoi bat eman zion salbatzeko, eta berak erantzun egin zien denei. Saio honen ostean seiak altxa ziren berriz eta publikoak bidalitako sms-ak irakurri zituzten, kopletan.

 Azkeneko ariketa izan zen berriena. Telebistako "pasapalabra" saioa oinarri hartuz, Maialen eta Andoni aritu ziren lehian. Alfabetoko letra bakoitzarekin galdera eginez puntuak jarri zizkien Unai Elizasuk. Honekin osatu zen ordu t`erdiko saioa.

 Saio polita izan zen orokorrean. Umorea izan zen nagusi, eta publikoak eskertu zuen hori. Saioko laburpena duzue hemen. Saio osoa laster izango da ikusgai Bertsoa.com-en.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu