San Anton jaietan 2010-01-19

Txakolinaren aparra Getariko jaialdian

BEC-eko sei lehenengoek kantatu zuten ostiralean Getarian: Lujanbio, Arzallus, Maia, Egaña, Iturriaga eta Colinak, Amaia Agirre bertako bertso eskolako irakaslearen esanetara. 500 lagun bildu ziren saiorako jarritako karpan, eta publikoak berotasun handia erakutsi zuen saio osoan zehar, eta bertsolariek ere ondo eutsi zioten konplizitate horri. Amaia Agirrek, babez ere, umore aldetik eraman zuen saioa. San Antonetako jaialdia lehen elizan egiten zen eta han ere oso giro berezia sortzen zen, baina, karpan eta 500 lagunekin erabat beteta ere apartekoa zegeoen bertsotarako.

Sarrerakoen ondoren, .Amets eta Sustrai jarri zituen kantari euren ibilbideari buruz; Egaña eta Iturriaga amona eta erosketak etxera daramazkion gaztearen lekuan jarri zituen eta oso saio ederra egin zuten. Maialen eta Maia eskolako jangelan kokatu zituen gero. Maialen sukaldaria eta Maia gurasoa, berak ere jangelan jan behar zuela esanez zetorrena. Eta tonu horretan joan ziren gairik gehienak. Bakarkakoetan Sustrai Colina minbizia zuen umeari kantari jarri zuen, eta Iturriaga etxetik aldegin dionari kantari. Ariketa berezirik ere izan zen, eta elkarren hitzak asmatzen jarri zituen Amets eta Egaña, eta hor ere gozatu zuen jendeak. Orokorrean saio polita eta bizia joan zen eta publikoak gozatu egin zuen.

Jaialdiaren ordubeteko laburpena
2010-01-15 Getaria (G)

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa