Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2010-01-24

Arkaitz Goikoetxea finalaurrekoetan izango da

427,5 punturekin nagusitu da Aizarotzen. Julen Zelaieta (401 puntu), Oier Lakuntza (389,5 puntu), Aimar Karrika (365 puntu), Bittor Elizagoien (353,5 puntu) eta Iker Gorosterrazu (341,5 puntu) geratu ziren bere atzetik, hurrenez hurren. Gaur izango da bigarren kanporaketa, Sunbillan.
 Atzo hasi zen Nafarroako Bertsolari Txapelketa Aizarotzen, Basaburuako kultur etxean. Aretoa goraino bete zen saioa jarraitzeko (ehun lagunetik gora elkartu ziren). Azkenean, honela geratu zen sailkapena:

 Arkaitz Goikoetxea (427,5 puntu)
 Julen Zelaieta     (401 puntu)
 Oier Lakuntza      (389,5 puntu)
 Aimar Karrika      (365 puntu)
 Bittor Elizagoien  (353,5 puntu)
 Iker Gorosterrazu  (341,5 puntu)

 Fernando Anbustegi aritu zen gaiak jartzen.

 Gauzak honela,Arkaitz Goikoetxeak lortu du finalaurrekoetarako txartela. Gainerakoek puntuazioen zain egon beharko dute.

 Gaur bigarren kanporaketa izango da, Sunbillako Ulibeltza Elkartean arratsaldeko 17:30etan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Xabier Legarreta "Arano"
 Aritz Saragueta
 Iñaki Aleman
 Iñigo Ibarra
 Ekaitz Astiz
 Egoitz Gorosterrazu

 Behin gaurko kanporaketa jokatuta, honako saio hauek izango dira:

 URTARRILAREN 31, IGANDEA
 Aoizko Kultur Etxean 17:30etan
  Ander Fuentes "Itturri"
  Migel Mari Elosegi "Luze"
  Saioa Alkaiza
  Diego Riaño
  Oskar Estanga
  Jose Luis Barberena "Zili"

 OTSAILAREN 6a, LARUNBATA
 Garesko Udaletxean, 17:30etan
  Eneko Lazkoz
  Jon Elizetxe
  Alazne Untxalo
  Xabier Terreros
  Estitxu Arozena
  Ioar Tainta

 Behin saio hauek jokatuta, 18 bertsolari ariko dira finalaurrekoetan. Lehenengo fasetik 15 bertsolari sailkatuko dira, eta aurreko finaleko hiru ordezkari batuko zaizkie: Julio Soto, Iñigo Olaetxea eta Jon Barberena. Lehenengo finalaurrekoa Etxarri Aranatzen izango da otsailaren 20an, Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30etan. Julio Soto bertan izango da. Iruritan jokatuko da bigarrena, Gizarte Bilgunean, otsailaren 27an, arratsaldeko 17:30etan. Iñigo Olaetxeak bertan kantatuko du. Azkeneko finalaurrekoa Atarrabian izango da, martxoaren 7an, Indurain Anaiak Kiroldegian, arratsaldeko 17:30etan. Jon Barberenak kantatuko du bertan.

 Finalaurrekoetatik 8 bertsolari sailkatuko dira finalera. Aurtengo berrikuntza nagusietakoa finalaren leku-aldaketa izango da, Lesakan jokatuko baita, martxoaren 20an, pilotalekuan, arratsaldeko 17etan. Lur dantzalekua txiki geratua zen jada, eta horregatik aldatu dira lekuz.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa