Txolarre irratiaren omenezko saioan 2010-01-25

800 lagun elkartu ziren Tolosan

Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendik kantatu zuten. Gaiak Amaia Agirrek jarri zizkien. Bi ordutik gorako saioa izan zen azkenean.
 Larunbat arratsaldean bertso-jaialdia izan zen Tolosan, Leidor aretoan. Goraino bete zen zinea saioa jarraitzeko, 800 lagun bertaratu ziren. Astean zehar agortu ziren sarrera gehienak, eta, azkenean, jendea kanpoan geratu zen.

 Txolarren irratiaren 10. urteurrena zela eta antolatu zen saioa. Honako bertsolari hauek kantatu zuten:

 Maialen Lujanbio
 Aitor Mendiluze
 Andoni Egaña
 Amets Arzallus
 Sustrai Colina
 Beñat Gaztelumendi

 Hasiera batean Jexux Mari Irazu zen kantatzekoa, baina, gaixo zegoenez, Sustrai Colina aritu zen bere ordez.

 Amaia Agirrek jarri zituen gaiak. Era guztietako ariketak ipini zizkien bertsolariei. Hasteko, seiak altxarazi zituen. Aitor eta Beñat Irazuren jarraitzaileen multzoan jarri zituen eta Maialen eta Amets Sustrairen zaleenean. Sustraik bere buruaren papera bete zuen eta Andonik Sustrairen neska-lagunarena. Saio bizia atera zen, eta hor hasi zen saioa berotzen.

 Binakako ariketak etorri ziren ondoren. Maialenek Andoniri kontuak eskatu zizkion, BECen emandako giltzurruna gaizki zaindu duela eta. Hori izango zen, beharbada, ofiziorik txalotuena.

 Beñatek bakarka kantatu zuen gero. Txolarreren ibilbidea bere bertso-bidearekin lotzeko eskatu zion Amaiak.

 Hortik aurrera denetariko ariketak izan ziren: bertsolarien aspaldiko argazkiei kantatu zieten; Maialenek, Argiñanok bere omenez egindako platera aitzakiatzat hartuta, plater bana prestatu zuen besteentzat; Ametsek, Sustraik eta Beñatek Haitiko lurrikarari kantatu zioten...

 Dena den, jaialdiaren puntu gorena bakarkako batean iritsiko zen, beharbada. Amaia Agirrek egoera zaila jarri zion Aitor Mendiluzeri. Bere auzoko baten semea kartzelan zegoen, 8 urterako, SEGiko kide izatea leporatuta. Beste auzokide bat hilzorian egona zen, senarrak emandako jipoien ondorioz. Senarra 8 hilabeterako zigortu zuten. Auzokideek ez zekitena zen, ordea, biak epaitu zituen epailea Aitorren aita zela. Doinu ezberdinetan osatu zituen hiru bertsoak Aitorrek, eta publikoak biziki eskertu zion

 Saioa ona joan zen orokorrean. Saio osoa laster izango da ikusgai Bertsoa.com-en.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu