Nafarroako txapelketa 2010-02-07

Estitxu Arozenak irabazi du azken final-laurdena, Garesen

Estitxu Arozena nagusitu da Nafarroako final laurdenetako azken kanporaketan, Garesen jokatutako saioan. Arozenak 407 puntu eskuratu zituen; Eneko Lazkozek 386; Terrerosek 382; Jon Elizetxek 367,5; Alazne Untxalok 333; eta Ioar Taintak 318.
Nafarroako Txapelketako azken finalaurdena jokatu da Garesen eta  Estitxu Arozena nagusitu da eta zuzenean sailkatu da Etxarriko finalaurrerako. Ikusmin handia zegoen aurtengo Txapelketako laugarren azken-laurdenarekin; besteak beste, finalaurrekoetara ze bertsolari sailkatuko ziren erabaki behar zelako. Oso giro polita izan zen Garesko Udaletxeko ganbaran, 150 bertsozale elkartu eta aretoa guztiz bete zen.
Taula gainean hiru lesakar, eta horien artean egoera oso diferenteak. Estitxu Arozenak bitan irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketa eta Ioar Taintarentzat, berriz, lehen parte-hartzea zen.
Arozenak garbi utzi zuen kontutan hartzeko hautagaia dela; ofizioka egin zituen lanik borobilenak, bereziki zortziko txikian eta hamarreko txikian. Alde handia atera zion bigarren sailkatuari, bakarkako ariketa ederra osatu zuen Eneko Lazkoz etxarriarrari. Hirugarren eta laugarren, Xabier Terrerosek eta Jon Elizetxek egin zuten eta horiek ere lortu zuten finalaurrekoetarako sailkapena.

Honakoa izan zen puntuazioa:
Estitxu Arozena            407 puntu
Eneko Lazkoz            386 puntu
Xabier Terreros            382 puntu
Jon Elizetxe                367,5 puntu
Alazne Untxalo            333 puntu
Ioar Tainta                318 puntu

Garesko saioa amaituta, finalaurrekoetara ze bertsolari pasa diren jakin ahal izan zen. Azken-laurden bakoitzeko irabazlea (Arkaitz Goikoetxea, Xabier Legarreta, Ander Fuentes “Itturri” eta Estitxu Arozena) eta hamaika puntuaziorik onenak. Horiekin batera, zuzenean sailkatuta zeuden Julio Soto, Iñigo Olaetxea eta Jon Barberena.

Horrela gelditu dira hiru finalaurrekoak:
Otsailak 20, Etxarri-Aranatz
Kultur Etxea, 17:30ean
- Julio Soto
- Estitxu Arozena
- Ander Fuentes “Itturri”
- Xabier Terreros
- Oskar Estanga
- Saioa Alkaiza

Otsailak 27, Irurita
Gizarte Bilgunea, 17:30ean
- Iñigo Olaetxea
- Xabier Legarreta
- Julen Zelaieta
- Iñaki Aleman
- Iñigo Ibarra
- Migel Mari Elosegi “Luze”

Martxoak 7, Atarrabia
Indurain Anaiak kiroldegia, 17:30ean
- Jon Barberena
- Arkaitz Goikoetxea
- Eneko Lazkoz
- Oier Lakuntza
- Jon Elizetxe
- Aimar Karrika

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa