Sorgin Ehiza gai hartuta 2010-02-15

450 lagun bildu ziren Baionako Antzokian

450 bertsozale bildu ziren Baionako Antzokian, Txapelketa Nagusiko zortzi finalisten bertsoak entzutera.1609ko sorgin ehizaren oroitzapenean antolatutako jaialdia izan zen eta Joana Itzaina aritu zen gai-jartzeile lanetan.Itzainak orduko sorgin ehizean oinarritutako gaiak jarri zizkien bertsolariei, gaur eguneko egoera moldatuta. Aste honetan Bertsoa.com-en izango dira ikusgai Baionako bertsoak.
450 bertsozale bildu ziren larunbatean Baionako Antzoki dotorean, Txapelketa Nagusiko zortzi finalisten bertsoak entzutera.1609ko sorgin ehizaren oroitzapenean antolatutako jaialdia izan zen eta Joana Itzaina aritu zen gai-jartzeile lanetan. Itzainak batez ere orduko sorgin ehizean oinarritutako gaiak jarri zizkien bertsolariei, gaur eguneko egoera moldatuta, tartean bestelako gai eta ariketak baziren ere. Entzuleen artean berriz, kostaldeko zein barnekaldeko aurpegi ezagun asko, helduak eta gazteak. Aste honetan Bertsoa.com-en izango dira ikusgai Baionako bertsoak.

Bi ordu inguruko ekitaldia izan zen sorgin ehizak, umoreak eta ariketa bereziek osatu zutena. Publikoak bereziki txalotu zituen Amets Arzallusek, gaia hala jarrita, Zanpanzarri leporatu zizkion txarkeriekin bota zituen hiru bertsoak.

Ekitaldiaren hasieran, Andoni Iturrioz Lapurdi 1609 elkartearen izenean mintzatu zen orduko gertakarien buruz eta haiek argitzearen garrantziaz. Ondoren Baionako Herrikoetxeko kultur ordezkariak hartu zuen hitza bertso ekitaldia txalotu eta Baionan bertsoak behar besteko prezentziarik ez duela aitortzeko.

Albiste gehiago

Txikitik handira 01 2026-09-24

Txapelketako zozketetako oroitzapenak

Miren Artetxe Sarasola-EHBT26 Hazparneko saioa amaitu berritan 2026-09-21

"Ilusio berezia egiten dit Eibarren Alaia eta Nerearekin kantatzeak"

Maddi Ane Txoperena Iribarren-EHBT26 Hazparneko saioa amaitu ostean 2026-09-21

"Guztiz konforme nago egindakoarekin"

Xabat Galletebeitia Abaroa-EHBT26 Hazparneko saioa amaitu berritan 2026-09-21

"Lehen postuetatik gertuago egotea espero nuen"

Peru Abarrategi Sarrionandia-EHBT26 Hazparneko saioa amaitu berritan 2026-09-21

"Saioan zehar eroso egon naiz, baina apur bat luze egin zait"