Bertsozale Elkarteak eta UEUk antolatuta 2008-05-06

Antzerkia, munduko beste inprobisazio moduak eta tradizio/modernitate arteko korapiloak 2008ko Bertsolantegian

Uztaila hasieran dira ikastaroak. Matrikula epea zabalik dago.
Bertsolantegia 2008

Bertsolantegia 2007ri jarraipena eman nahian dator edizio berria. Oraingoan ere bertsolaritza hiru ikuspegi desberdinetatik landu nahi da:

- Zeharka begira: Zer ikas dezake bertsolaritzak antzerkitik? Antzerkiak badu zer erakutsia, bertsolaritzak badu zer ikasia.

- Barrutik begira: Dezimak badu lekurik bertsolaritzan? Galdera horri erantzuten saiatuko gara. Bertsolaritza mundura begira jarri den honetan beste inprobisazio-esperientziatik elikatzen hasi da. Mugarik badago?

- Kanpotik begira: Kultur transmisioa: tradiziotik modernitatera. Nola egokitzen da kultura tradizionalak gizarte modernoaren eskarietara? Zer da ezinbestean mantendu beharrekoa?

Helburuak

Belaunaldi arteko harremanak eta gogoetak bultzatzea. Bertsolaritza eta bertsogintza bere horretan bakarrik landu gabe, bertsoaren eta beste arte-diziplinen arteko erlazioak bultzatu eta sendotzeko foroa landu nahi da bertan.


Metodologia

Goizean hitzaldi nagusia eta gaiari lotutako mahai-ingurua izango ditugu.
Arratsaldean tailer praktikoa.

Ilunabarrean bertso-saio esperimentala.

Hirugarren egunean, tailerra eta ilunabarreko saioa, eguerdiko bertso-saio bereziak ordezkatuko du.


Nori zuzenduta

Kulturgintzan eta bertsolaritzan jakin-mina duen edozeini.

Ez da titulazio, ez ikasketa berezirik ere behar; bertsotan jakitea ez da baldintza. Gauza berriak ikasteko gogoa eta gaiaren inguruko kuriositatea dutenak elkartu, eta eztabaidan eta gogoetan gustuko egun batzuk igarotzeko nahia besterik ez da behar.


Egitaraua

Uztailaren 1a, asteartea
Zer ikas dezake bertsolaritzak antzerkitik?

9:30-11:00

Hitzaldi nagusia: Zer ikas dezake bertsolaritzak antzerkitik?
Hizlaria: Aizpea Goenaga

11:00-11:30 Atsedena

11:30-13:30

Mahai-ingurua: zenbat eman behar dio antzerkiak bertsolaritzari?
Mahaikideak: Aizpea Goenaga, Gorka Tolosa
Gidaria: Itxaso Paia

13:30-17:00 Bazkaria eta atsedena

17:00-19:00 Tailerra.

Irakaslea: Aizpea Goenaga



Uztailaren 2a, asteazkena
Dezimak badu lekurik bertsolaritzan ?

9:30-11:00

Hitzaldi nagusia: Dezimak: Zer dira? Nola egokitu bertsotara? Dezimen inguruko sarrera teorikoa.
Hizlaria: Jon Martin

11:00-11:30 Atsedena

11:30-13:30

Mahai-ingurua: egokia da dezima txapelketan erabiltzea?
Mahaikideak: Jon Martin, Jexux Mari Irazu, Mikel Aizpurua
Gidaria: Martin Aramendi

13:30-17:00 Bazkaria eta atsedena

17:00-19:00

Dezimagintza tailerra.

Irakaslea: Xabi Paya


Uztailaren 3a, osteguna
Tradiziotik modernitatera

9:30-11:00

Hitzaldiak:
9:30-10:10 Trikitixa atzo eta gaur: Mikel Markez
10:10-10:50 Dantza atzo eta gaur: Jon Maya
10:50-11:30 Bertsoa atzo eta gaur: Igor Elortza

11:30-12:00 Atsedena

12:00-14:00

Mahai-ingurua: tradizioa atzo eta gaur
Mahai kideak: Mikel Markez, Igor Elortza, Jon Maya
Moderatzailea: Iñaki Apalategi

14:30-18.00 Bertso-bazkari esperimentala


Antolatzaileak

Bertsozale Elkartea.

Arduraduna: Arantza Mariskal Balerdi, Bertsozale Elkarteko ikerkuntza eragilea.

Bertsolantegia 2008 (Bertsolaritza)
Data: 2008-07-01 -- 2008-07-03
Tokia: Eibar
Ordutegia: 9.30-13.30 / 17.00-19.00
Ordu kopurua: 18
Gehienezko ikasle kopurua: 40
Ikastaroaren prezioa: 146¤
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.
Sarrera

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri