Finala, Mutrikun, maiatzaren 31ean 2008-05-07

Ostiralean hasiko Plazatik Gaztetxera txapelketa, Elgoibarren

Lehenengo saioan arituko diren bertsolariak: Egoitz Alkorta, Xabat Galletebeitia, Jokin Labaien, Maddi Gallastegi, Hodei Iruretagoiena eta Maialen Velarde. Saioa Gaztetxean da 22:30etan.
Bertsolari gazteei plaza berriak eskaini eta bide batez gaztetxeen arteko loturak sendotu asmoz, abian da Plazatik Gaztetxera bertsolari gazteen VII. txapelketa.
Aste honetan bertan, maiatzak 9an, jokatuko da lehenbiziko kanporaketa Elgoibarko gaztetxean. Afaria 21:00etan hasiko da eta saioa 22:30etan. Afaritarako tiketak Elgoibarko gaztetxean eskuratu litezke.
Lehenbiziko kanporaketan parte hartuko duten bertsolariak:
• Egoitz Alkorta
• Xabat Galletebeitia
• Jokin  Labaien
• Maddi Gallastegi
• Hodei Iruretagoiena
• Maialen Velarde

Saio bakoitzean bertsolariek honako lan hau burutu beharko dute:
• Ofizioka 3na bertso 8ko handian
• Ofizioka 3na bertso 8ko txikian
• Koplatan 4na kopla
• Gai bati 2 bertso doinu eta neurri librean
Buruz-burukoa:
• Ofizioka 3na bertso 10eko txikian
Hiru aurresaioetan eta finalean, epaimahai bera izango dute bertsolariek
Publikoak gustukoen duen bertsolaria aukeratu ahal izango du, eta epaimahaiarengandik puntu gehien jasotzen dituen bertsolariak eta publikoak aukeratutakoak buruz-burukoa jokatuko dute. Azken saio honetan puntuaziorik altuena lortzen duena izango da saioko irabazlea. Epaileen eta publikoaren erabakiak bat egingo balu , ez litzateke buruz-burukorik jokatuko eta zuzenean sailkatuko litzateke bertsolaria.

Hurrengo kanporaketak :
• MAIATZAren 16an DEBAKO GAZTETXEAN
• MAIATZAren 23an SORALUZEKO GAZTETXEAN
Kanporaketa bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalerako , eta gainontzeko hiru finalistak puntuazioaren arabera aukeratuko dira.
Finala:
• MAIATZAren 31an MUTRIKUKO GAZTETXEAN

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu