Bizkaie.biz 2007-06-28

Algortako Bertsolari Eskolak eta Getxoko udalak lankidetza-hitzarmena beste urte birako barriztau dabe

ALBEri 30.000 euro emongo deutso Getxoko Udalak urte honetarako. Datorren urteko kopurua alde bien artean adostu beharko dabe. ALBEk 2006an 37 jarduera-jaialdi antolatu zituan eta 7.000 lagun inguruk hartu eben parte

Bizkaie.biz

Getxoko Udalak eta Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) beste urte birako barriztau dabe 2005az geroztik sinatuta euken lankidetza-hitzarmena, udalerrian euskerea eta bertsolaritzea sustatzeko helburuagaz.

Getxoko alkate ohiak Iñaki Zarraoak eta ALBEren ordezkari Nahikari Ayok sinatutako hitzarmenean aitatzen danez, ALBEri 30.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso Getxoko Udalak urte honetarako. Datorren urteko kopurua alde bien artean adostu beharko dabe.

Laguntzino horregaz, ALBEk hitzarmena indarrean dagoan bitartean hainbat jarduera eta jaialdi antolatzeko konpromisoa hartu dau, Getxon bertsolaritzea sustatzeko helburuagaz. Bertsolari Eskoleak preparauko dauen egitarauak, besteak beste, honako jarduera honeek jasoten ditu: Abra Saria, bertsolari gazteentzako bat-bateko sariketea; Bertsolari Gaztetxuen Eguna; Balkoitik Balkoira desafioa; Bertso Jaialdi Mundiala; eta Bertsoz Jairik Jai, Getxoko jaietako bertso jaialdia; Bihotza Gazte, bertsolari beteranoen jaialdia; Bertso Ikuskizuna, Euskerearen Jardunaldiaren barruan; Ahobien Galea, bertso jaialdia eta AHOBI Sarien banaketa ekitaldia; eta, azkenik, Balendin Enbeita Bertso-Paper Lehiaketea.

Algortako Bertsolari Eskoleak 27 urte bete ditu aurten eta 2006an 37 jarduera-jaialdi antolatu zituan; ekitaldi horreetan 7.000 lagun inguruk hartu eben parte. Jaialdi eta ekitaldiak antolatzeaz gan, ALBEk beste bi esparrutan egiten dau lan: hezkuntza ez arautuan (gazte eta helduakaz) eta hezkuntza arautuan (Getxoko sei ikastetxeetako ikasleei bertsolaritzea irakatsiz).

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu