Otsailetik martxan da 2008-05-13

Bertsoplaza.tv aurkeztu du Elkarteak

"Bertsozaleek bertsozaleentzat egindako tresna da. Bertsozale Elkarteak bertsoak Interneten duen presentzia indartu eta bertsogintzaren inguruko ikus-entzunezko materiala hedatzeko sortu duena"

Bertsolaritzaren inguruko ikus-entzunezkoak denen eskura jartzen dituen Internet bidezko telebista da bertsoplaza.tv. Bertsozaleek bertsozaleentzat egindako tresna. Bertsozale Elkarteak bertsoak Interneten duen presentzia indartu eta bertsogintzaren inguruko ikus-entzunezko materiala hedatzeko sortu duena.  Bertsoplazak berak sortutako materiala, ETBrekin elkarlanean grabatutakoa, eta oro har, bertsolaritzaren munduan mugitzen den edonork igotakoa dago bertan ikusgai: egungo bertso saioak, erreportajeak, berriak, kulturarteko emankizunak, elkarrizketak, analisiak eta bertso saio historikoak. 

Bertsoplaza.tv-ren ezaugarriak

DINAMIKOA: astero 15-25 bideo berri daude ikusgai. 
IREKIA: Erabiltzaileak dira protagonista eta eragile. (Ikus “Plaza irekia” atala)
ERABILERRAZA: Interfaze sinple eta ulergarria du, ez da informatika ezagutzarik behar bertan nabigatzeko.
IRITSERRAZA: Ikusmen arazoak dituztenentzat egokituta dago.
ELEANITZA: Euskaraz gain, gazteleraz, frantsesez, katalaneraz eta ingelesez dago jarria.
ASKEA: Bertsoplaza.tv software aske bidez garatutako webgunea da, GISA elkartearen laguntzaz (www.gisa-elkartea.org).

Bertsoplaza.tv-ren edukiak atalez atal

GUZTIAK: Bertsoplaza.tv-ra igotako bideo guztiak daude bertan.

BERTSOAK: Herriz herriko bertso jardunaren egunerokotasunaren jarraipena egiten du.

HISTORIKOAK: Bertsolaritzaren ondare historikoa ardatz ikusgai daude aspaldiko  eta ez hain aspaldiko saioak.

KULTURARTEKOA:  munduko beste kulturetako ahozko inprobisazioa eta haiekin harremanetan egindako ekitaldiak.
 
ANALISIA: aditu talde batek bertsoaldiak aztertzen ditu erabiltzaileekin iritziak trukatzeko.
 
BERRIAK: Bertsolaritzaren munduan jazo den ororen berri.

ERREPORTAJEAK: Bertsogintzaren gaineko gai interesgarrien inguruko erreportajeak.

ELKARRIZKETAK: Saioetan bertan egindakoak, eta elkarrizketa sakonagoak. 

Plaza irekia: parte hartzearen filosofia

 Bertsoplaza.tv-k bertsoaren Interneteko plaza bertsozale guztiek eraikitzea nahi du. Horretarako, erabiltzaileei parte hartu eta bertako protagonista izateko aukera ematen dio: Norbere herrian, lagunartean... grabatutako bertso saioak igotzeko aukera du erabiltzaileak, oso modu errazean. Bertsoplazan dagoen bideoak gustatu zaizkion ala ez esan dezake, edo nahi dituen iruzkinak gehitu. Bertso saioak ere eska ditzake, “Bertsoa eskatu” atalean. Bertsoplaza.tv-ren helburu nagusia, beraz, bertsozaleak plazako ikusle soil izatea baino, plazako kide izatea da.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa