Bertso-udalekuak 2007-07-03

230 ume bertso- udalekuetan uztaila eta abuztuan

Igandean hasi ziren bertso-udalekuak eta batez ere bertso-eskoletako umeak biltzen dira. Elkarren arteko topaleku izateaz gain, bertso egitarau zabala dute.

Zarautzen Ligi-Atherein, Sopelan, Elgoibarren, Zuhatzan eta Beiren dira aurten bertso-udalekuak, eta 230 ume inguru hartuko dute parte. Uztaila eta abuZtu hasieran izango dira. Duela zazpi uzte hasi ziren bertso-udalekuak eta aurten ere oso harrera ona izan dute. Euskal Herri osoko umeak parte hartzen dute eta bertso-eskoletako haurrak elkar hobeto ezagutzeko parada ezin hobea da. Txanda bakoitzean bi-hiru saio izango dira. Lujanbio, Colina, Egaña, Maia, Barberena eta beste hainbat bertsolarik hartuko dute parte bertso-ekitaldietan. Bertsoaz gain, musikaz gozatzeko aukera ere izango dute umeek, Oskar Estangarekin. Bertsozale Elkartea da udalekuetako antolatzaile nagusia. Berak antolatzen ditu Ligi-Atherei, Sopela, Elgoibar eta Zuhatzako udalekuak. Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen ditu bertso udalekuak eta Zarautzen izaten dira txandak. Bertsozale Elkarteak emandako datuen arabera, udalekuetan izandako ume askok errepikatu egiten dute.

Hernaniko bertso-eskolak udaleku propioa
Hernaniko bertso-eskolak ere antolatzen du bere udaleku propioa eta arrakasta handia izaten du. Iaz bezala, aurten Beirera joango dira abuztuaren lehenengo astean.


Txandaz txanda

Zarautz (Gipuzkoa), 50 ume

-Gipuzkoako Foru Aldundiarekin antolatzen dira Zarauzko txandak
-Txandak, 2 dira:
 1.-Uztailak 1-8: 9-11 urteko haurrak
 2.-Uztailak 9-14: 12-14 urtekoak.
-Haurrak: EAEko 50 (25eko taldeak, 2 egonaldi).
Bertso-saioak
-Uztailak 2, astelehena: Zarauztarrak (afaritan): herriko bertsolariak
-Uztailak 9, astelehena: Zarauztarrak (afaritan): herriko bertsolariak
*Oskar Estanga (gaubela: kantaldia):
 -Uztailak 5, osteguna:
 -Uztailak 12, osteguna:

Ligi-Atherei (Zuberoa), 35 ume
-Datak: uztailak 8-14
-Adina: 9-12 urtekoak
-Haur kopurua: 35
Bertso-saioak
-Uztailak 9, astelehena: Maialen Lujanbio – Sustrai Colina
*Uztailak 13, Oskar Estangarekin kantaldia

Sopela (Bizkaia), 39 ume
-Datak: uztailak 12-21
-Adina: 12-15 urte
-Haur kopurua: 39
Bertso saioak
-Uztailak 13, ostirala: Andoni Egaña – Amets Arzallus
-Uztailak 19, osteguna: Jon Barberena – Onintza Enbeita – Manex Agirre
*Oskar Estanga (gaubela, kantaldia): uztailak 15, igandea

Elgoibar, Aubixa baserria (Gipuzkoa) 20 ume
-Datak: uztailak 12-21
-Adina: 15-18 urte
-Gaztetxo kopurua: 20
Bertso-saioak
-Uztailak 14, larunbata (afaritan): Maialen Lujanbio – Jon Maia
-Uztailak 19, osteguna (bazkaria + txitxiburduntzia, trikitilariekin): Fredi Paia - Oihana Bartra
-Uztailak 18: Zarautzera txangoa, bertako bertsolariekin bazkaria.

Herrira begirako ekintza bereziak
-Arrate irratian saioa: uztailak 15, igandea.
-Mintxetan (igerileku irekietan) Bertso-tribial erraldoia eta kantaldia, Oskar Estangarekin.
-Bertso-poteoa, trikitilariekin: uztailak 20

Zuhatza (Araba), 74 ume
3 eguneko bertso-abentura
-Datak: irailak 3-6
-Adina: 9-12 urte
-Haur kopurua: 74 (bi kanpamentu edo talde egingo dituzte)

Beire (Nafarroa), 15 ume
astebeteko udalekuak

Albiste gehiago