2010-06-03

Bota Eguna

Orain arte, Bertso Eskolen Eguna egin izan du Nafarroako Bertsozale Elkarteak, gaztetxoekin, eta horretan segituko du. Baina azken urteotan helduen taldea ugari sortu dira han eta hemen eta haiei begirako zerbait egitea egin behar zela ikusi zuen Elkarteak. Hemen da, Bota Eguna.
Aurten lehen aldia, asmoa da urteroko zita izatea. Urtero bertso eskola batek hartuko du Bota Eguna bere eskualdean antolatzeko ardura, eta Nafarroako gainerako taldeak gonbidatuko ditu.
Ekimen honen helburu nagusia Nafarroako bertso eskoletan daudenen artean gutxieneko elkar ezagutza izatea eta harremana sustatzea da. Gaztetxoekin egiten den bezala, inportantea da helduek ere elkarren berri izatea. Era berean, helduen taldeek herrialde osoan duten garrantzia erakusteko modua da.
Iruñerriko Bertso Eskolak antolatu du lehen Bota Eguna, 40 bat lagun elkartuko dira. Eguna hasteko bertso poteoa izanen da Iruñeko Alde Zaharraren barna. Hitzordua goizeko 12etan da, Mercaderesen, Iruñazarra tabernaren parean. Horren ostean, bazkaria Zaldiko elkartean eta bazkal ostean bertso eskola bakoitzak prestatuko duen “performance”

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri