Ahozkotasuna eta Bertsolaritza proiektuaren burruan 2008-05-21

Donostiako umeak Victoria Eugenian bertsotan

200 ikaslek jaialdia eskaini zuten, antzokia ia lepo beteta zela. Bi jaialdi izango dira eta datorren astean izango da bigarrena, maiatzaren 28an, 18:00etan
Victoria Eugenia antzokia ia bete egin zen atzo Donostiako ikasleen jaialdia ikusi eta gozatzeko. Denera ia 200 ume aritu ziren urte osoko lanaren zati bat bertsotan eraskuten. Aitor Mendiluze, Nagore Soroa eta Jokin Uranga bertso-irakasleek zuzenduta, tematika eta egoera desberdinak landu zituzten bertsotan: natura, guraso-ikasleen arteko harremana, Donostia bera, neska-mutilen arteko harremanak, kirolak... Bertso-antzerkiak ere izan ziren, txanogorritxuren bertsio bereziak tarteko. Umeek lan handia eginda igo ziren oholtzara eta asko kikildu gabe kantatu zuten Victoria Eugenia ia beteta zela. 700 entzule, eta gehienak gurasoak.
     Ikasturte honetan Donostiako bost ikastetxe ari dira Bertsozale Elkarteak bultzatutako Ahozkotasuna eta Bertsolaritza lantzen. Proiektuaren helburua da umeek ahozkotasuna eta komunikazioa lantzea bertsoak horretarako ematen dituen baliabideak jorratuta. Ekimena Gipuzkoako Bertsozale Elkartea, Ikastetxeak eta Udalaren elkarlanean jarri da abian Donostian, Gipuzkoako beste 35 herritan bezalaxe. Aurten, Donostian 5 ikastetxeetan jarri da abian espierientzi piloto gisara. Datorren ikasturtean  15 ikastetxe eta 1.000 ume inguru izango dira.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»