Udako Euskal Unibertsitateak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak antolatuta 2010-06-28

Aste honetan Bertsolantegia egingo da Eibarren

Andoni Egaña, Xabi Paia, Jon Maia, Ander Lipus eta Joxerra Garzia ariko dira hizlari. Bukaeran bertso-bazkari bat egingo dute. Aurtengoan jende ugari matrikulatu da.

 Asteazkenean hasi eta ostiralera bitarte, Eibarko Markeskoa Jauregian Bertsolantegia egingo da. Udako Euskal Unibertsitateak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak antolatu dute ikastaroa, eta honako izenburu hau izango du aurtengoan: "Bertsormena: Landu sormenaren alderdi komunikatiboa". Orain dela aste batzuk Karlos Aizpuruak, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza eragileak eman zizkigun ikastaroari buruzko xehetasunak.

 Honako hau izango da egitaraua:

 EKAINAREN 30a, ASTEAZKENA
 Ideiak eta diskurtsoak sortzen
  9:00-11:00 Andoni Egaña: Ipuingintza, zutabegintza eta bertsotan gai bati bakarka kantatzea. Zer dute komunean? Zertan lagun dezake baten teknikak bestean?
  11:30-13:30 Xabi Paia: Nola landu irudimena? Ideien iturriez eta originalitateaz: almazena eta sorkuntza
  14:00 Bazkaria
  16:00-18:00 Ateliera: Andoni Egañak eta Xabi Paiak proposatutako ariketa praktikoak

 UZTAILAREN 1a, OSTEGUNA
 Komunikazio paratestualaz
  9:00-11:00 Jon Maia: Kantatzetik kantatzera. testuaren interpretazioa kanta eran. Doinuaren, erritmoaren eta bolumenaren kudeaketa
  11:30-13:30 Ander Lipus: Pertsonaiaren larrutik; gorputz adierazpena
  14:00 Bazkaria
  16:00-18:00 Jon Maiak eta Ander Lipusek proposatutako ariketa praktikoak

 UZTAILAREN 2a, OSTIRALA
 Jende aurrerako taktikak eta estrategiak
  9:00-11:00 Joxerra Garzia: Jende aurrean nola komunikatu hobeto. Taktikak eta estrategiak
  11:30-13:30 Joxerra Garzia: Jende aurrean nola komunikatu hobeto. ariketa praktikoak
  14:00-18:00 Bertso bazkari esperimentala: Julio Soto eta Beñat Gaztelumendi, Iker Iriartek jarritako gaiekin.. Ikastaroan zehar ikusi eta landutakoaren araberako ariketak egingo dituzte bertsolariek, gai-emaileak proposatuta

 Aurtengo ikastaroa arrakastatsua izan da matrikula kopuruari dagokionez.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa