Estitxu Arozena 2010-07-07

"Lesakan proportzio onean daude bertsolariak eta bertsozaleak"

Gaur bertso-saioa izango da herrian. Estitxu Arozena bera, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Julio Sotok kantatuko dute. Festetako saioa da.
 Lesakan, urtero bezala, bertso-saioa egingo dute gaur. Iluntzeko 19etan hasiko da saioa, eta honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Estitxu Arozena
 Amets Arzallus
 Andoni Egaña
 Maialen Lujanbio
 Julio Soto

 Gaiak jartzen Iban Garro jardungo da, eta Bertsoa.com-ek zuzenean emango du saioa.

 Estitxu Arozena lesakarra da, eta, azaldu duenez, saio honek badu berezitasunik beretzat: "Guretzat nahiko berezia izaten da. Alde batetik, herritar bezala, festetan egoten gara bezperatik eta horrek esan nahi du fisikoki ez gaudela ehuneko ehunean. Baina, beste alde batetik, urtean zehar Lesakan egiten den saio potenteena edo elitekoena da. Bi gauzak elkartzen dira. Nahiko saio polita irten ohi da. Batzuetan plaza libreak izaten ditu bere alde onak eta txarrak. Batzuetan jendea hizketan egoten da, baina aulki batzuk jarri eta nahiko giro polita egon ohi da."

 Lesakan bertsolari ugari daude gaur egun, baina bertsozaleak ere asko direlakoan dago Estitxu. "Gertatzen dena da festetan konpromezu asko izaten direla, parte hartzaileak direlako." Hala ere, bertsolariak eta bertsozaleak "proportzio onean" daudela irizten dio.

 Gaur egun Lesakan badago bertso-eskola. "Bortzirietako Bertso-Eskola da izena, baina gunea Lesaka da. Gaur egun lau talde biltzen gara: helduen taldea, talde autonomo gisa; haurrena, gaztetxoena eta gazteena. Adin ezberdinetako jendea dabil asteroko dinamika horretan eta halako egunetan nabaritzen da hori."

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu