Atera da udarako zenbakia 2010-09-02

Bertsolari aldizkariak bertsoa eta generoa aztertu ditu 78garren zenbakian

Bertsolari aldizkariaren 78garren zenbakia kalean da, hiru gai nagusirekin: Bertsoa eta generoa, Pello Mari Otañoren mendeurrena eta Fernando Amezketarrari buruzko erreportaia.
Bertsolari aldizkariaren 78garren zenbakia kalean da, hiru gai nagusirekin: Bertsoa eta generoa, Pello Mari Otañoren mendeurrena eta Fernando Amezketarrari buruzko erreportaia. Bertsoa eta generoaren gaian, Jone Miren Hernandez antropologoak bere ikerketa proiektuaren berri ematen du, Maider Iantzik egindako elkarrizketa zabal batean. Jone Miren Hernandez EHUko irakasle eta ikertzailea da. Azken urteetan bertsolaritzaren munduan murgildu da bertsolaritza eta generoa aztertzeaz gain, proposamen praktikoak egiteko asmoa ere badu. Txapelketak, bertso-eskolak eta bertsolaritzaren periferia izango dira bere azter-eremu nagusiak. Ikerketa horren berri plazaratzeaz gain, Beñat Gaztelumendik Nagore Soroari egindako elkarrizketa, eta Argia Astekarian Uxue Alberdik Ainhoa Agirreazaldegiri egindakoa ere jaso ditu Bertsolari Aldizkariak edizio honetan.

Aurten bete dira 100 urte Pello Mari Otaño zizurkildarra hil zela eta bere jaioterrian ekitaldi ugari egin dira bertsolariaren oroimenez. Hori guztia ere biltzen du Bertsolari Aldizkariak. Joxean Agirre eta Beñat Gaztelumendiren artikuluez gain, hiru elkarrizketa dakartza ale honek:  Amelia Otaño eta Susana Ardanaz Otaño, Pello Mari zenaren bilobei egina, eta Egoitz Zelaiak Cesar Arrondo La Platako Unibertsitataeko ikerlariari egina.

Azkenik, Pernando Amezketarrari buruzko gaian, Jose Mari Oterminek Pernandori buruzko ikerketa argitaratu du, non Pernando Amezketarraren irudi errela eman nahi izan duen. Pako Aristik elkarrizketa luzea egiten dio Otermini, eta Garikoitz Bernares arkitekto gaztearen Pernando Etxea proiektuaren berri ere jasotzen du.


Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu