Bertsozale Elkarteak eta EHUk antolatuta 2008-05-28
Bertsozale Elkarteak eta EHUk komunikazio ikastaroa antolatu dute. Denbora jakinean egin beharreko jendaurreko sormen lana: arrakastaren gakoak, horixe da izenburua eta Egañak Joserra Garziak, Amaia Agirrek , Kike Amorrazek eta Jon Martinek emango dute. Antolatzaileen esanetan, gizarte modernoan, lan munduaren ezaugarri nagusietakoak dira proiektuak eta gaiak lantzeko denbora urritasuna eta era berean, formazio akademikoa behar bezala lantzen ez duen komunikazio gaitasuna gero eta maila altuagoan exijitzen dela. Ondorioz, lan munduan denbora faktore inportantea izanik, azkar eta ongi erantzun ahal izateko, inprobisazioari lekua eman behar zaio; inprobisazioa bezeroekin harremanak bideratzeko, eguneroko lanean komunikazio estrategiak ezartzeko, proiektuak proposatzeko, ezagutzak transmititzeko... Baina inprobisazioa ez da, armarik gabe, estrategiarik gabe, planteamenduak egin eta aurrera egitea; inprobisazioa landu eta ikasi egiten den ezagutza da. Bestalde, badago zaharra baztertu eta berriari edo nobedosoari erabateko lekua emateko jarrera, aurrekoen ezagutza eta esperientzia gureganatzeko interes txikiena sustatu gabe. Talde-lana eta belaunaldien arteko harremanak ezinbesteko formazio iturri gozo eta baliotsuak diren neurrian, mekanismo hauek landu behar dira.
Ikastaro honen helburua, aipatutako lanaren exijentziei aurre egiteko, jendaurreko hizkeran eta bertsogintzan erabiltzen diren baliabideez jabetuz, nork bere esparruan eta eguneroko bizitzan erabili ahal izateko tresnak ematea da.
EGITARAUA
Abuztuak 28, osteguna
9:00etan Dokumentazio banaketa
9:15etan Joxerra Garzia Garmendia. Arrakasta komunikatiboa: zergatik gauza
batzuk funtzionatzen duten.
10:30etan Etenaldia
10:45etan Amaia Agirre Arrastoa. Sormen indibidualaren prestakuntza kolektiboa
12:00etan Etenaldia
12:15etan Mugak askatzaile?
13:30etan Laburpen saioa
Abuztuak 29, ostirala
9:15etan Kike Amunarriz Gorria. Autokonfiantza helburu
10:30etan Etenaldia
10:45etan Jon Martin Etxebeste. Mapa mentalak
12:00etan Etenaldia
12:15etan Andoni Egaña Makazaga. Denbora arazoa denean
13:30etan Laburpen saioa
Oharra:
Bigarren eguneko hitzaldiak amaitu ostean, eguerdian, «bertsotan egin behar ez den bertso-bazkaria» antolatuko da. Bi egunetan zehar landutako teknika eta ezagutzak praktikan jartzeko saio esperimentala izango da.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24