Hogei bertsolari izango ditu Iparraldeko Xapelketaren bigarren edizioak, aurrekoak baino gehiago. Eta hogei horien artean, gazte belaunaldi berria. Amets Arzallus txapelduna eta Sustrai Colina txapeldunordea hor izango dira, eta Mixel Xalbador ere bai. Xapelketak hiru kanporaketa, bi finalerdi eta finala izango ditu. Finala Donibane Lohitzunen izango da, azaroaren 13an, larunbatez.
Bertsularien Lagunak elkarteren hogeita hamargarren urteurrenean dator Xiberua, Lapurdi eta Baxenabarreko Xapelketaren bigarren edizioa. Hogei bertsolari izango ditu eta horien artean, gazte belaunaldi berria sartuko da Xapelketan: Mattin eta Bixente Luku (Garazi), Bixente Hirigarai (Baigorri), Ximun Cazaubon (Jatsu), Ramuntxo Christy (Aiherra), Txomin Elosegi (Hazparne), besteak beste. Amets Arzallus txapelduna eta Sustrai Colina txapeldunordea hor izango dira, eta Mixel Xalbador ere bai, iaz halako txalozartak jaso zituena Luhusoko saioan. Badira falta direnak ere, Maddalen Arzallus, iazko finalista ez da Xapelketan izango, eta ezta Mizel Mateo Gaztea ere. Atzo aurkeztu zuten Xapelketa Senperen, Bertsularien Lagunak Elkarteren egoitzan. Joana Itzaina lehendakaria, mets Arzallus 2008ko txapelduna, Maurice Aguerreche antolakuntza arduraduna eta Zoe Bray antropoloa eta margolaria izan ziren aurkezpenean.
Xapelketak hiru kanporaketa, bi finalerdi eta finala izango ditu. Kanporaketak sei bertsolarikoak izango dira eta finalean zortzi arituko dira. Hona hemen partehartzaileak eta saioak.
Muskildi, Irailaren 18an, 20:00etan PosonpeseneanOdei Barroso (Urruña)
Patxi Iriart (Hiriburu)
Bixente Hirigarai (Baigorri)
Joanes Etxebarria (Barkoxe)
Ximun Cazaubon (Jatsu)
Ramuntxo Christy (Aiherra)
Aiherra, irailaren 25ean 20:00etan Denen-Etxea aretoanMiren Artetxe (Hendaia)
Xumai Murua (Azkaine)
Kristine Txoperena (Hendaia)
Gillen Hiribarren (Itxasu)
Txomin Elosegi (Hazparne)
Mattin Luku (Donibane Garazi)
Sara, urriaren 2an, 20:00etan Lurberri aretoanEkhi Erremundegi (Baiona)
Mixel Xalbador (Urepel)
Eneritz Zabaleta (Baiona)
Xan Alkhat (Armendaritze)
Maindi Murua (Azkaine)
Bixente Luku (Donibane Garazi)
Finalerdiak:Luhuso, urriaren 16an, 17:00etan Harri xuri aretoan
Amets Arzallus (Hendaia)
+
sailkatutako 5
Gabadi, urriaren 23an, 17:00etan Herriko gelan
Sustrai Colina (Urruña)
+
sailkatutako beste 5
Finala, zortzi bertsolarikoa, Donibane Lohitzunen, azaroaren 13an, 17:30etan.Saio bakoitzeko bi zuzenean eta besteak puntuen araberaFinal-laurdenetako hiru kanporaketetan, saio bakoitzeko bi lehenbizikoak zuzenean sailkatuko dira finalerdietara, 6 orotara. Beste lauak, puntuazioz sailkatuko dira. Txapelduna eta txapelduordea finalerdietan sartuko dira. Finalerako sailkapenak ere araudi bera izango du. Finalerdi bakoitzeko bi zuzenean sailkatuko dira finalera. Beste lauak, puntuazioz. Epai irizpideak 2009ko Euskal Herriko txapelketa nagusikoak izango dira.
Bertsularien Lagunak Elkarteak
www.xilaba.net webgunea jarri du martxan Xapelketa hori buruzko informazioarekin.