Euskal kulturaren transmisioa graduondoko kuadernoaren berrinterpretazioa aurkeztu du Lujanbiok
"Hau koaderno bat zen, hau koaderno haren berrinterpretazioa da". Maialen Lujanbiok plazaratu duen lanaren izenburua da. Mintzolan izan zen atzo aurkezpena, Jon Sarasua eta Julen Arexolaleiba (HUHEZI) eta Mikel Mariskal (Lanku) ondoan zituela. ‘Euskal kulturaren transmisiooa’ graduondoak emana, Maialen Lujanbiorik galbahetik eta gogoetatik paseak. www.lanku.com-en dago eskurragarri.
Maialen Lujanbiok Hau koaderno bat zen, hau koaderno haren berrinterpretazioa da" lana aurkeztu zuen atzo Mintzolan, Jon Sarasua eta Julen Arexolaleiba (HUHEZI) eta Mikel Mariskal (Lanku) ondoan zituela. ‘Euskal kulturaren transmisiooa’ graduondoak emanak, Maialen Lujanbiorik galbahetik eta gogoetatik pasata. Huhezik, Humanitate eta Zientzien Faktultateak Euskal Kulturaren Transmisioa izeneko graduondoa jarri zuen martxan 2007an, XXIgarren mendeko euskarazko kulturari buruzko gogoetagune gisa. Maialen Lujanbiori eskaintza berezia egin zioten: graduondokoa abiapuntu hartuta lan bat egitea. Kuaduerno euskarrian eta apunte formatoan aurkeztu du Lujanbiok bere lana: berak collagea deitu dio, objetu anfibioa. Graduondoan plazaratutako gogoeten bilketa, hautaketa, interpretazioa, eta hausnarketa dira koadernoaren eduki nagusia. Bertsoak ere baditu, zirriborrotik hasi eta azken erredakziorainoko prozesua erakusten duten bertsoak, fase guztiak bildu baititu koadernoan. Etorkizunean HUHEZIk urtero argitaratuko du filosofia bereko lan bat, Lankurekin elkarlanean.
Graduondoak bertsolari gisa zer ekarpen egin dio galdetuta, Maialen Lujanbiok azpimarratu du Euskal Kulturgintzaren ikuspegi orokorra osatzeko balio izan diola. Eta erantzunak baino galderak utzi dizkiola barnean. Bestalde, Jon Sarasua bertsolaria da Graduondo horren sustatzaileetako bat. Eta Euskal Kulturaren Transmisioa graduondoa bertsolaritza klabetan azaltzeko eskatuta, adierazi du bertsolaritza azken 25 urteotan autoantolatu egin dela, eta geroratzeko estrategiak garatu dituela, eta kulturgintza ere hori bera egin beharrean dagoela.
Hau koaderno bat zen, hau koaderno haren berrinterpretazioa da lana www.lankun.com webgunean dago eskurragarri 25 eurotan. Durangoko Azokan eta ohiko liburudendetan ere izango da laister.