Odei Barroso, Muskildiko kanporaketako garailea 2010-09-22

"Nik uste baino lasaiago aritu naiz"

Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako Bertsolari Xapelketako web orrian saioko bertsolarien iritziak daude bilduta. Saio ona izan zela nabarmentzen dute denek.
 Joan zen larunbatean jokatu zen Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako Bertsolari Xapelketako lehenengo kanporaketa Muskildin. Bertan, Odei Barroso sailkatu zen lehenengo postuan. Orain dela bi urte finalean aritu zen Odei, eta Euskal Herriko Txapelketa Nagusian aritzeko sailkatzea lortu zuen. Saioarekin gustura gelditu zela aitortu du, "uste baino lasaiago" aritu zela. Gainerako kideak ere ondo ikusi zituen. Nabarmentzeko aleren bat denek utzi arren Joanes Etxeberriren lana goraipatu zuen bereziki.

 Patxi Iriart ere gustura agertu zen saioarekin. Zortziko txikian eta bakarka bereziki behera egin zuela onartu arren pozik geratu omen zen. Gainera, beste bertsolariak ere fin ikusi zituen eta saioan entzuleek irri egiteko parada izan zutela nabarmendu.

 Ximun Cazaubon ere gustura zen egindako saioarekin. Presiorik gabe joan zela onartu zuen eta ondo sentitu zela saioan zehar. Gainerako bertsolariei dagokienez, Joanes Etxeberria eta Ramuntxo Christyren lana goraipatu zuen.

 Joanes Etxeberriak txapelketa batean egin duen lehenengo saioa zuen larunbatekoa, eta jendaurrean ere ez dela sarritan aritu izan onartu zuen. Jendearen erantzunarekin harrituta zegoen. Saioarekin oso gustura agertu zen, eta talde bat osatu zutela nabarmendu zuen.

 Ramuntxo Christyk esan zuen urduri xamar hasi arren saioak aurrera egin ahala lasaitu eta azkenean gustura geratu zela egindako lanarekin. Gainerako kideen lana ere goraipatu zuen.

 Bixente Hirigarayk onartu zuen prestaketa aldetik ez zela nahi bezala iritsi kanporaketara, baina gustura zen egindako saioarekin. Berarekin batera kantatu zuten hainbat bertsolari ezagutzen ez zituen arren denek lan polita egin zutela iruditu zitzaion.

 Bertsolarien eta entzuleen iritziak ikusgai daude txapelketako web orrian.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa