Bertsulari Xapelketa 2010-09-27

Kristiñe Txoperena irabazle Aiherran eta Xumai Murua ere finalerdietan izango da

Bertsulari Xapelketako bigarren kanporaketa jokatu da asteburuan eta Kristiñe Txoperena eta Xumai Murua sailkatu dira aurren-bigarren. Miren Artetxe izan da hirugarren. Saioa Aiherran jokatu zen.

Bertsulari Xapelketako bigarren kanporaketa jokatu da asteburuan Aiherran eta Kristiñe Txoperena eta Xumai Murua sailkatu dira aurren-bigarren. Miren Artetxe izan da hirugarren. Kanporaketa Denen Etxean jokatu zen, ehun entzuletik gora zirela eta Pantxika Solorzano gai-emaile zutela. Saioa hasi aurretik, Bigarren Mundu Gerlan kantari aritzen ziren bertsolari Baxenabarrretarrak izan zituzten gogoan.


Kristiñe Txoperena  203  Finalaurrera zuzenean
Xumai Murua            197  Finalaurrera zuzenean
Miren Artetxe             196
Gillen Hiribarren       189
Mattin Luku                 185
Txomin Elosegi         185

Lehenengo kanporaketan Odei Barrosok eta Patxi Iriartek lortu zuten zuzeneko sailkapena. Lehen fase honetatik, sei bertsolari sailkatuko dira zuzenean, saio bakoitzeko bi, eta beste lau puntuen arabera. Dagoeneko zuzenean sailkatu dira Odei Barroso, Patxi Iriart, Kristiñe Txoperena eta Xumai Murua. Sarako saioa falta da jokatzeko.

Puntuen arabera finalerdirako sailkatuak, saio baten faltan

1-Miren Artetxe           196 puntu
3- Ximun Cazaubon 194 puntu
4- Gillen Hiribarren   189 puntu
5-Joanes Etxebarria 187 puntu

Heldu den asteburuan jokatuko da azken kanporaketa eta honako sei bertsolariok arituko dira kantari, Lurberri aretoan:

Ekhi Erremundegi (Baiona)
Mixel Xalbador (Urepel)
Eneritz Zabaleta (Baiona)
Xan Alkhat (Armendaritze)
Maindi Murua (Azkaine)
Bixente Luku (Donibane Garazi)

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu