Bertso ekitaldi eta ikastaroz osatuta 2010-09-28

Araba Bertsozale proiektua lantzen ari da Arabako Elkartea

Araba Bertsozale proiektua lantzen ari da Arabako Elkartea
Arabako Bertsozale Elkarteak ARABA BERTSOZALE egitasmoa ipini dumartxan. Proiektu honen xede nagusia, Arabako bertsogintza bultzatu eta bertsolaritzarentzako plaza eta zale berriak sortzea da. Bertsolaritzari buruzko ikastaro laburrak eta bertso-emanaldietan oinarritzen da egitasmo hau. Biak ere elkarren osagarri
Arabako Bertsozale Elkarteak ARABA BERTSOZALE egitasmoa ipini dumartxan. Proiektu honen xede nagusia, Arabako bertsogintza bultzatu eta bertsolaritzarentzako plaza eta zale berriak sortzea da. Bertsolaritzari buruzko ikastaro laburrak eta bertso-emanaldietan oinarritzen da egitasmo hau. Biak ere elkarren osagarri. Xede eta planteamendu orokor honen barruan, Arabako Elkartea hiru helburu zehatz jarri dizkio egitasmo honi:

-    Bertsolaritzarenganako interesa piztea, bertsolaritza ezagutarazi  eta bertsozale berriak lortzea
-    Arabako bertsolariak plazaratzea
-    Bertsogintzaren eredu herrikoia bultzatzea eta herriko kultur bizitzan txertatzea.

Asteburu honetan bertan, egitasmo honekin lotutako bi ekitaldi izango dira:
•    2010-10-02, ELOSU
Elosuko jaiak. Bertso-saioa
Lekua: Txoznagunea Ordua: 19:30 Antolatzailea: ELOSUKO JAI BATZORDEA Protagonistak: Manex Agirre, Iñaki Viñaspre eta Elyem Chej

•    2010-10-02, URIZAHARRA  Urizaharreko jaiak. Balkoitik balkoira
Lekua: Plazan Ordua: 20:00 Antolatzailea: URIZAHARRAKO JAI BATZORDEA Protagonistak: Oihane Perea, Izar Mendiguren eta Irati Anda

Udan hasi eta udazkenean jarraitu
Egitasmo honek udan hasi zuen bere ibilbidea, herri txikietako jaien testuinguruan 13 plaza berri sortuz, eta udazkenean ikastaroekin uztartuta beste hainbeste aurreikusten ditu Elkarteak. "Orain arteko ibilbideaz balorazio positiboa egiten dugu oso eta udazkenerako egin dugun eskaintzak erantzun ona izango duelakoan gaude" Ikastaroak Ozaeta, Araia, Añana, Zigoitia, Errioxa, Aiaraldea eta Mendialdean izango dira Urritik Abendura bitartean. 8 ikastaro guztira

15 urtean bertso eskaintza nabarmen hazi da
Arabako Bertsozale Elkarteak azken urteetan hainbat eskualde eta herritara bertsolaritza eta bertsozaletasuna iristeko ahalegina egin du etengabe, eta urtetan zehar egindako sustapen lanaren ondorioz herri batzuek jada bertsolaritza txertatuta dute eskaintza kulturalaren barruan. Zenbait eskualdetan nabarmen hazi da azken 15 urteotan bertso saioen kopurua.
    Arabako Bertsozale Elkartearen esanetan, hedapena handia izan bada ere, bertsolaritza ezezaguna da oraindik Arabako txoko askotan. "Kultur adierazpide bizi, parte-hartzaile, moldagarri eta gazteentzako gero eta erakargarriagoa den heinean, bertsolaritza  zer den, nolakoa den eta ze errealitate bizi duen ezagutzera ematea garrantzitsua iruditzen zaigu".

Bertsozaleak bertsoez gozatzeko plazak behar ditu
Arabako Elkarteak egiten duen gogoetan "bertsolaritzak bizirik iraungo badu, bertsozaleak behar ditu. Eta bertsozaleak, txapelketatik haratago bertsoez gozatzeko plazak behar ditu. Garatzeko eta gozatzeko esparru naturalak horiek dira, sorkuntzarako benetako pizgarriak. Gainera, zinez uste dugu bertsolariek ekarpen handia egiten diotela herrialdeko kultur bizitzari".
"Bertsolaritzaren sustapenak, gainera, herri kultura elikatu eta pizten lagundu dezakeela uste dugu. Beste kultur eredu bat bultzatzen duelako, kultura kolektiboa, sortzaile eta hartzailearen arteko hartu-eman estua, zuzenekoa eta berezia".

Egitasmo hau aurrera ateratzeko Arabako Foru Aldundiko Kultura sailaren diru-laguntza jaso du Arabako Bertsozale Elkarteak.
Asteburu honetan bertan egitasmo honekin loturiko bi saio izango dira, bat Gorbeialdean eta bestea Mendialdean

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri