Atzo jokatu zen finala Iruran 2008-05-31
Ane Labaka lasartearra da Gipuzkoako eskolarteko txapeldun berria, helduen mailan eta Asteasu-Goierriko taldea umetan: Gema Urteaga, Joanes Etxaide, Haritz Mujika eta Maddi Labaka. Ikastolen Elkarteak antolatuta, atzo jokatu zen final Iruran frontoia lepo beteta zela. Euskal Herriko finalera, Gipuzkoako lau ordezkari jango dira: helduetan, Ane Labaka txapelduna eta Asier Azpiroz txapeldunordea; umetan, Maialen Akizu urretxuarra eta Amaia Urbieta zarauztarra.
Finalean zortzi bertsolari aritu ziren kantuan helduetan, Ane Labaka eta Asier Azpirozekin batean: Nekane Zinkunegi eta Eneritz Arzallus errezildarrak, Ainhoa Mujika besaindarra, Oihana Iguaran amasarra, Beñat Alberdi oñatiarra eta Endika Igartzabal gabiriarra.
Txikietan lau talde aritu ziren: Hernani (Eñaut Martikorena, Jon Iturbe, Elixabete Pagola eta Aingeru Otxotorena), Zarautz (Unai Muniain, Amaia Urbieta, Paul Beitia eta Markel Eizagirre), Zumarraga-Urretxu (Maialen Akizu, Ane Agirre eta Mirari Arratibel) eta Goierri-Asteasu (Gema Urteaga, Joanes Etxaide, Haritz Mujika eta Maddi Labaka).
Idatzizkoa ere Ane Labakak
Bapatean ez ezik, idatzizko bertso-lanak ere saritu ziren atzoko finalean. Hona hemen emaitzak mailaka:
LH 3. eta 4. maila
Irabazlea: Aratz Irazustabarrena ( Alegiko San Juan eskolako ikaslea)
Sari-emailea: Iker Iriarte (Alegiko bertso eskolako arduraduna.)
Aipamenak:
- Olaia Garro ( Eskoriatzako Almen Ikastolako ikaslea)
- Paul Iruretagoiena (Ataungo Joxemiel Barandiaran Eskola)
- Xabier Mendizabal (Ordiziko Jakintza Ikastolako ikaslea)
- Joanes Gallastegi (Zumaiako Herri Eskolako ikaslea)
LH 5. eta 6. maila
Irabazlea: - Maialen Akizu (Urretxuko Gainzuri Ikastetxeko ikaslea)
Sari-emailea: Uxue Fernandez (Urretxuko bertso eskolako irakaslea.)
Aipamenak: - Mikel Tapia (Ataungo Joxemiel Barandiaran eskolako ikaslea)
- Garazi Kaltzakorta (Elgoibar Ikastolako ikaslea)
- Irati Ugalde (Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolako ikaslea
- Amaia Urbieta (Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolako “ )
DBH Lehen Zikloa 12-14 urte bitartekoak
Irabazlea: - Maddi Labaka (Antigua-Luberri Ikastetxeko ikaslea)
Sari-emailea: Unai Muñoa, bertsolaria eta Lasarteko bertso eskolako partaidea.
Aipamenak: - Eñaut Martikorena ( Hernaniko Elizatxo Ikastetxeko ikaslea)
- Mattin Astigarraga (Ikasberri Azpeitiko Ikastolako ikaslea)
- Joanes Etxaide (Beasaingo Loinazpe Institutuko ikaslea)
- Jon Kepa Oria (Beasaingo Loinazpe Institutuko ikaslea)
DBH 2.Zikloa eta DBHO 15-18 urte bitartekoak
Irabazlea: - Ane Labaka (Antigua-Luberri Ikastetxeko ikaslea )
Sari-emaileak: Aitor Mendiluze, Gipuzkoako txapelduna, eta Felix Irazustabarrena, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakaria.
Aipamenak: - Mikel Olaizola (Elgoibar Ikastolako ikaslea)
- Oihana Iguaran (Tolosako Orixe Institutuko ikaslea)
- Asier Azpiroz (Antigua-Luberri Ikastetxeko ikaslea)
- Nagore Arzallus (Ikasberri Azpeitiko Ikastolako ikaslea)
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24