Bertxoko Sariketa 2010-11-15

Julio Soto eta Ainhoa Mujikak egin dute aurrera

Ostiralean jokatu zen kanporaketa Laudion. Beraiekin aritu ziren Izar Mendiguren, Aimar Karrika, Iker Agirre eta Peio Ormazabal ere.
 Joan zen ostiralean jokatu zen Bertxoko Sariketako bigarren kanporaketa Laudioko Basalarrina elkartean. Olatz Bayer gai-jartzaile zela honako bertsolari hauek kantatu zuten:

 Ainhoa Mujika
 Julio Soto
 Izar Mendiguren
 Aimar Karrika
 Iker Agirre
 Peio Ormazabal

 Bertsolarien agur bereziekin hasi zen saioa, eta hortik aurrerakoa ere ondo joan omen zen. Azkenean Julio Sotok eta Ainhoa Mujikak egin zuten aurrera eta azaroaren 26ko finalean kantatuko dute Jone Uria eta Odei Barrosorekin batera. Oraindik azkeneko kanporaketa falta da jokatzeko. Ostiral honetan egingo da kanporaketa, Gasteizko Errexala elkartean. Beñat Goitiak gidatuko du saioa eta honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Ander Solozabal
 Gillen Hiribarren
 Asier Azpiroz
 Miren Amuriza
 Iñaki Aleman
 Mikel Artola

 Finala, aipatu bezala, azaroaren 26an jokatuko da Trebiñuko sagardotegian.

 Saio guztiak afalostean egingo dira. Afariak 20:30etan hasiko dira eta saioak, berriz, 22:30etan. Bertara joan nahi izanez gero saioa baino bi egun lehenago erreserba egitea komeni da. Horretarako telefonoz dei daiteke honako zenbaki honetara: 675707971. E-mailez ere egin daiteke: araba.sustapena@bertsozale.com

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu