Elkarteak eta UEUk antolatuta 2008-06-11

Bertsolaritzari buruzko jardunaldiak UEUn

Uztailaren 1, 2 eta 3an dira Eibarren.Aurtango gaiak: Antzerkia eta bertsolaritza, dezimak, tradizioak eta berrikuntzak. Saio teoriko-praktikoak egingo dira.

Bertsozale Elkarteak eta UEU Bertsolantegia izeneko bertso tailerra antolatu dute UEUrako. Aurten ere hiru hitzaldi, bi mahainguru eta hiru ekitaldi izango dira. Gaiak hiru ikuspuntutatik landuko dira: zeharka, barrutik eta kanpotik. Aurtengo hiru gaiak antzerkia, Dezima eta tradizioa/modernitatea dira.
Lehenengoan, uztailaren 1ean, bertsolaritzak antzerkitik zer ikas lezakeen aztertuko du Aizpea Goenaga antzezleak. Ondoren, mahaingurua egingo dute Gorka Toloxak eta biak, Itsaso Paiak zuzenduta. Arratsaldean tailerra izango da eta gauean saio esperimentala. Aizpea Goenagak iaz er eman zuen eman zuen oso ikastaro interesgarria antzerkiak bertsolaritzari eman lezaizkiokeen baliabideez, Lankuk antolatutako ekitaldi batean.

Bigarren gai nagusia Dezimak dira eta uztailaren 2an landuko da. Dezimak ba al du lekurik bertsolaritzan? Lehenbizi Jon Martinek emango du hitzaldia eta ondoren, Mikel Aizpurua, Jexux Mari Irazu eta Jon Martin bera arituko dira mahainguruan, Martin Aramendik zuzenduta, dezimaz eta berrikuntzaz. Arratsaldean tailerra Xabi Payarekin eta gauean saio esperimentala.

Hirugarren egunean, uztailak 3, Tradiziotik modernitatera izeneko jardunaldia: Trikitixa, dantza eta bertsoa aztertuko dira zer ziren atzo eta zer diren gaur. Mikel Markez, Jon Maya dantzaria eta Igor Elortza arituko dira horretan, eta ondoren mahaingurua izango da. Gero bertso-bazkari trikimodernoa izango da.

Argibde gehiago eta matrikula www.bertsozale.com edo www.ueu.org


Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu