Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2010-12-02

Igandean erabakiko da zein ariko diren finalean

Fredi Paia, Oihana Bartra, Beñat Ugartetxea, Gorka Ostolaza, Xabier Enbeita eta Joseba Artza ariko dira Gernikan kantuan, Jai Alai pilotalekuan.
 Igande honetan bukatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen fasea. Hirugarren finalerdia Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan jokatuko da igandean, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Fredi Paia
 Oihana Bartra
 Beñat Ugartetxea
 Gorka Ostolaza
 Xabier Enbeita
 Joseba Artza

 Zuriñe Iarritu ariko da gai-emale lanetan.

 Fredi Paia finalean izan da aurreko edizioetan, eta igandekoa izango da txapelketa honetako bere lehenengo saioa. Oihana Bartra lehenengo gelditu zen Mungiako kanporaketan eta bigarren puntuazio altuenarekin sailkatu da finalaurrekoetara. Beñat Ugartetxeak ere lehenengo postua eskuratu zuen Getxoko kanporaketan. Orain dela lau urte txapelketa bikaina osatu ostean orain dela bi urte ez zuen parte hartu, eta aurten maila ona ematen ari da. Gorka Ostolazak txapelketa dotorea osatu zuen orain dela bi urte eta aurten puntuazioz sailkatu direnen artean berak lortu ditu puntu gehien. Xabier Enbeita Busturialdeko txapelduna izan da azkeneko bi edizioetan. Joseba Artza Lea-Artibaiko txapela jantzita iritsi da txapelketara eta 2002, 2004 eta 2006an bezala finalaurrekoetan sartzea lortu du.

 Orain arte jokatutako bi finalerdietan Onintza Enbeita eta Miren Amuriza izan dira nagusi. Puntuazioz badirudi Etxahun Lekuek eta Arkaitz Estiballesek nahiko ziurtatuta daukatela finaleko postua. Jone Uriak dago bosgarren puntuazioz, Eneko Abasolo "Abarkas" seigarren eta Peio Ormazabal zazpigarren. Gainerakoek ez daukate aukerarik finalean aritzeko. Honela dago sailkapena, beraz:

 1.- Onintza Enbeitak              545 puntu, zuzenean sailkatua
 2.- Miren Amurizak                542 puntu, zuzenean sailkatua
 3.- Etxahun Lekuek                538 puntu
 4.- Arkaitz Estiballesek          526,5 puntu
 5.- Jone Uriak                    526,5 puntu
 6.- Eneko Abasolo "Abarkas"-ek    515,5 puntu
 7.- Peio Ormazabalek              513 puntu
 8.- Iratxe Ibarrak                500,5 puntu
 9.- Gorka Lazkanok                493 puntu
 10.- Ibon Ajuriak                 486 puntu
 11.- Arrate Illarok               457,5 puntu
 12.- Xabat Galletebeitiak         452 puntu

 Finala abenduaren 18an jokatuko da, Barakaldoko BEC aretoan 17:30etatik aurrera. Dagoeneko ari dira sarrerak salgai. Nahi izanez gero Gernika-Lumoko finalaurrekoan eta Durangoko azokan ere salgai egongo dira. Internetez ere eskura daitezke.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»