Iraulio.com 2011-01-01

Hernaniko bertsolaritzari buruzko ahozko historia eta elkarrizketa argitararatu ditu Iraulio bertso eskolak

Hernaniko bertsolaritzari buruzko ahozko historia eta elkarrizketa argitararatu ditu Iraulio bertso eskolak
Hernaniko Iraulio Panttalone bertso eskola Hernaniko bertsolaritzari buruzko proiektu mardul batean murgildua dago, 'Hernani Bertsotan' izenekoa. Lau ardatzeko proiektu, non Hernaniko bertsolaritzaren ahozko historia, liburua eta unitate didaktikoa osatuko dituen, eta iraulio.com webgunearekin batean.
Hernaniko Iraulio Panttalone bertso eskola Hernaniko bertsolaritzari buruzko proiektu mardul batean murgildua dago, 'Hernani Bertsotan' izenekoa. Proiektu hirukoitza, non Hernaniko bertsolaritzaren ahozko historia, liburua eta unitate didaktikoa osatuko dituen. Aurtengo Bertso astean Hernaniko bertsolaritzaren ahozko historia, eta 33 elkarrizketa argitaratu ditu, bi DVD bikoitzetan, eta sarean, iraulio.com webgunean. Lehenengoan DVDan XXgarren mendeko historia, zaletze giroak, bertsoeskolaren sorrera eta irauliotarren ibiliak kontatzen ditu. Horretaz gain, Paulo Txikitik hasi eta Jon Eizmendi arteko elkarrizketen laburupenak. Bigarrengoan berriz, Joxe Luix Urdangarinetik beherako elkarrizketak bildu ditu. Denera, lau ordutik gorako ahozko testigantzak biltzen ditu lanak. Proiektuaren koordinazioan Eñaut Agirre aritu da. Elkarrizketak Unai Agirre eta Jexux Mari Irazuk egin dituzte. DVDtako muntaia eta interneterako egokitzapena Jexux Mari Irazuk egin du.

Unitate didaktikoa eta webgunea
Hernani Bertsotan proiektuko edukiak ikastetxeetara zabaltzeko unitate didakikoa ere landu du Irauliok. Bertsozale Elkarteak 2010ean argitaratutako unitate didaktikoak baliatuta, Aitor Mendiluzek moldatu ditu Hernani Bertsotan proiektuko edukiak lantzeko. Bestalde, eduki horiek guztiak www.iraulio.com webgunean ere jarri ditu bertso eskolak. Proiektuak Hernaniko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan du.

Liburua 2011 urte bukaerarako
Hernaniko bertsolaritzari buruko liburua da Hernani Bertsotan proiektuaren laugarren zutabea, eta Estitxu Eizagirre ari da zeregin horretan. Liburua urte honen bukaerarako argitaratuko da, paperean zein sarean.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa