Berritxu saria 2017-05-19

Hodei Iruretagoiena da Berritxu sariketako txapeldun

Bigarren Kristine Txoperena izan zen eta Enaut Uruburu eta Izar Mendigurenek osatu zuten bigarren fasea. Beste lau bertsolariak Itxaso Paia, Aimar Karrika, Garikoitz Salcedo eta Xabier Iturraspe izan ziren.

Berriatuako Kultur aretoan jokatu zen Berritxu saria. Hodei Iruretagoienak bota zituen alerik onenak eta hasieratik erakutsi zuen berak eraman zezakeela saria. Bi bertsolari ziren hasieratik nabarmendu zirenak, Hodei bera eta Kristiñe Txoperena. Bertsoa goitik behera josten zuten bi bertsolariek eta alderik handiena hor atera zieten gainontzeko sei lagunei.

Aipatzekoak izan ziren Izar Mendigurenen ateraldi xelebreak ere eta Hode eta biek zortziko txikian egin zuten saioa oso polita izan zen. Bizia batez ere, eta horrek asko balio zuen larunbatean, bertsotik bertsorako tarteak luze samarrak izan baitziren zenbaitetan.

Dena den, Iruretagoiena zortziko handian egindako saioarekin geratu zen gusturen eta hasieran egindako lanak bere fruituak eman zituen, lau bertsolari atzean geratzen baitziren seina bertso botata eta gainontzeko laurek bakarkako lana egin zuten. Hasierako lana denentzat zen garrantzitsua beraz, baina Zarauztarrarentzat batez ere, lehen fasean ateratako aldeari esker irabazi baitzuen larunbatean.

Eñaut Uruburu, Itxaso Paia, Garikoitz Salcedo, Aimar Karrika eta Xabier Iturraspe ere ongi jardun ziren, baina besteak baino irregularrago jardun izanak utzi zituen saritik aparte.

Sailkapena:

Hodei Iruretagoiena 216 puntu

Kristiñe Txoperena 205 puntu

Eñaut Uruburu 204 puntu

Izar Mendiguren 200 puntu

(Bigarren fasera pasa ez zirenen puntuaketarik ez dago.)

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu