Bertsoa.com-ek zuzenean emango du 2011-01-26

Aurten ere Kursaala beteta ospatuko da Bertso Eguna, bertso formato ezberdinen bueltan

Kameleoia izango da aurtengo sinboloa, eta horren bidez bertsolariek baliabide gutxi erabilita edozein ingurutara moldatzeko daukaten gaitasuna erakutsi nahi da. Arratsaldean eta afalondoan izango dira bertsoak. Jon Agirresarobe (Elkartea) Denis Itxaso (Donostiako Udala) eta Mikel Irizarrek (Kutxa) aurkeztu zuten atzo.
Urtero bezala, aurten ere irudi baten gainean joango da Bertso Eguneko ekitaldia. Kameleoia izango da aurtengo sinboloa, eta horren bidez bertsolariek baliabide gutxi erabilita edozein ingurutara moldatzeko daukaten gaitasuna erakutsi nahi da. Elementu asko dira saioa baldintzatzen dutenak, eta espazioa eta publikoa izango dira, beharbada, nagusiak. Bertsozale Elkarteko Sustapen sailak hartzen du Bertso Eguna antolatzeko ardura, eta aurten talde gaztea deitu du ideia lantzeko. Julio Soto, Unai Gaztelumendi, Jone Uria, Jokin Castaños, Alaitz Rekondo eta Egoitz Aizpuru aritu dira lan horretan.

EGITARAUA
18:00etan, ekitaldia Kursaaleko Areto Nagusian.
Bertsolariak: Julio Soto, Jone Uria, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus,
Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Iker Zubeldia, Sustrai Colina,
Xebastian Lizaso, Jon Maia, Andoni Egaña, Alaia Martin, Arkaitz Estiballes,
Aitzol Barandiaran eta Igor Elortza.
Aurkezleak: Alaitz Rekondo eta Egoitz Aizpuru.

21:00etan, afaria eta festa Kursaaleko NiNeu jatetxean.
Bertso musikatuak bi emaldi izango dira. Saioa hasteko Arrate Illaro, Jone
Uria eta Itxaso Paia eta Gibelurdinek musika taldea. Amaiera Jokin
Urangaren eta Iñaki Gurrutxagaren bertso jarriek emango diete. Horrez
gain, tartean, bat-bateko saio bat ere izango da.

www.bertsosarrerak.eu
Oraingoz oso gustura gaude bertsozaleek emandako erantzunarekin.
Urtarrilaren hamarrean jarri genituen salgai afaritako sarrerak eta
astebetean amaitu ziren 650 sarrerak. Arratsaldeko ekitaldian, berriz,
1800 ikus-entzule sartzen dira Kursaalen eta 200 sarrera besterik ez dira
geratzen. Aukerarik gabe gelditu nahi duenak, www.bertsosarrerak.eu
atarian izango du sarrerak erosteko aukera.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu