16 bertsolarik hartuko dute parte. Hiru kanporaketa eta finala izango ditu txapelketak: Garazi, Luhuso, Urdiñarbe eta Donibane lohitzune. Finalako aretoak 3.000 laguneko aforoa du.
Bertsularien Lagunak elkarteak aurkeztu du Iparraldeko lehenengo txapelketa. Eta xehetatsunez harago, horixe da albiste nagusia. Bai Elkartearen ikuspuntutik, bai belaunaldi ezberdinen bertsolarien ahotik ere lehenengo txapelketa hau egitearen garrantzia azpimarratu da, urteetako lanaren uzta ez ezik, hazia ereiteko tenorea dela nabarmenduta.
Maialen Hiribarren eta Erik Etxart Bertsularien Lagunak Elkarteko ordezkariek aurkeztu zituzten txapelketaren filosofia eta zehaztasunak. Peyuco DUHART Donibaneko auzapeza ere izan zen aurkezpenean. Mixel Aire Xalbador II.ak, -txapelketako bertsolari beteranoena, 64 urte- txaloak ere entzun zituen bere hitzak eskertzeko. Aitortu zuen txapelketa ona dela bertsolaritzarentzat, baina goxoa ez bertsolariarentzat. Halere, esan zuen ikusirik Bertsularien Lagunak elkarteak zenbateko lana hartu duen txapelketa hau antolatzeko, bertsolariek ere beren ahalegina egin bide dutela. Odei Barrosok aipatu zuen bai Iparraldeko elkartearen lanarentzat eta bai bera bezalako gazteentzat txapelketa hauso izango dela.
Garazitik Donibane Lohitzunera
Urriaren 18an hasiko da -larunbata- Iparraldeko txapelketa Donibane Garazin, eta dagoeneko zenbait informazio argitaratu da Bertsozale.com-en.
16 bertsolarik kantatuko dute eta hiru kanporaketa izango ditu, herrialde bakoitzean bana.
#F4F4F4">
Kanporaketa saioak eta finala, larunbatez denak
2008-10-18, Donibane-Garazi (Nafarroa Beherea) Zineman, 17:00etan.
Sustrai Colina, Maddalen Arzallus, Xan Alkhat, Gillen Hiribarren, Xumai Murua eta Kristiñe Txoperena.2008-10-25 , Luhuso (Lapurdi) Kultur aretoan, 17:00etan
Amets Arzallus, Odei Barroso, Mizel Mateo, Patxi Iriart, Karlos Aizpurua eta Mixel Xalbador.
2008-11-02 , Urdiñarbe (Zuberoa) Udal animazio zentroan, 17:00etan
Ekhi Erramundegi, Miren Artetxe, Eneritz Zabaleta, Egoitz Zelaia eta lehen bi saioetan hirugarren gelditzen direnak Finala
008-11-15 Donibane-Lohitzunen, Jai Alai frontoian, zortzi bertsolarirekin.
Sailkapena
Kanporaketa bakoitzeko lehen biak zuzenean pasako dira finalera, eta beste bi postuak puntuazioz erabakiko dira. Bi aldiz kantatzen dutenen kasuan (Urdiñarbeko kanporaketako bi) Urdiñarbeko puntuazioa hartuko da kontuan.
16 bertsolari
Lehenengo Iparraldeko txapelketak 16 bertsolari izango ditu. Beteranoena Mixel Aire Xalbador II da. Amets Arzallus eta Sustrai Colina Euskal Herriko finalistak ere hor izango dira, eta horiekin batean gazte talde indartsua.
Hona hemen banan bana
Mixel Aire "Xalbador II" (Urepel)
Karlos Aizpurua (Sara)
Xan Alkhat (Maule
Odei Barroso (Urruña)
Maddalen Arzallus (Hendaia)
Miren Artetxe (Hendaia)
Amets Arzallus (Hendaia)
Sustrai Colina (Urruña)
Ekhi Erremundegy (Baiona)
Patxi Iriart (Baiona)
Mizel Mateo (Bidarrai)
Gillen Hiribarren (Itsasu)
Kristiñe Txoperena (Hendaia)
Eneritz Zabaleta (Baiona)
Antolakuntzak webgunea ere jarri du martxan informazioa emateko:
www.ibertsu.com