Arabako Bertsolari Txapelketa 2011-02-07

30 bertsolarik hartuko dute parte

Larunbat honetan hasiko da txapelketa. Bost kanporaketa eta hiru finalaurrekoren ondoren, apirilaren 2an jokatuko da finala, Gasteizko Printzipal Antzokian.
 Aurten ere Arabako Bertsolari Txapelketa jokatuko da. Iaz Kuadrilla arteko txapelketak izandako arrakastaren ondoren, berriz ere banakako formatura pasako da txapelketa. Hemendik aurrera bi urtetik behin jokatuko da txapelketa, eta tarteko urteetan Kuadrilla Artekoa egingo dute.

 Iazkoaren helburua "ereitea" izan zen, eta inoiz txapelketan aritu gabeko bertsolari bat baino gehiagok hartu zuten parte. Aurtengoan nabarituko da horren emaitza, eta 2009an baino 13 bertsolari gehiagok eman dute izena, 30ek guztira. Gai-jartzaile eta epaile taldeetan ere nabaritu da jauzia. Aurtengoan 8 lagun ariko dira gai-jartzaile taldean, eta epaile taldeak ere autonomia lortu du; Araban sortutako 7 epailek epaituko baitute txapelketa.

 Guztira bost kanporaketa eta hiru finalaurreko jokatuko dira finalaren aurretik. Honako hau izango da egutegia:

 KANPORAKETAK:
 OTSAILAREN 12a, LARUNBATA
 Laudioko Basalarrina Elkartean, 20:30etan

 OTSAILAREN 18a, OSTIRALA
 Oiongo Azkenak Elkartean, 20:30etan

 OTSAILAREN 19a, LARUNBATA
 Ilarduiako Herriko Elkartean, 20:30etan

 OTSAILAREN 25a, OSTIRALA
 Atauriko Antzinako Eskoletan, 20:30etan

 OTSAILAREN 26a, LARUNBATA
 Elosuko Txoko Handian, 20:30etan


 FINALAURREKOAK:
 MARTXOAREN 12a, IGANDEA
 Zigoitiako Kultur Zentroan, 17:30etan

 MARTXOAREN 19a, LARUNBATA
 Aramaioko Kultur Etxean, 17:30etan

 MARTXOAREN 20a, IGANDEA
 Aguraingo Harresi Aretoan, 17:30etan


 FINALA:
 APIRILAREN 2a, LARUNBATA
 Gasteizko Printzipal Antzokian, 17:30etan


 Aurten txapelketa Araba osora zabalduko da. Txapelketako helburuetako bat da Arabako lurraldean eta esparru ezberdinetan bertsolaritza sustatzea, eta, horri lotuta, bertsozaleak erakarri eta sortzea. "Bete" izango da aurtengo leloa.

 Honako hauek izan dira orain arteko txapeldunak:

 1984: Juan Isasi "Txinotxu"
1990: Abel Enbeita
1991: Pedro Bizkarguenaga
1992: Rikardo Glz de Durana
1993: Zigor Enbeita
1994: Zigor Enbeita
1995: Rikardo Glz de Durana
1996: Asier Iriondo
1997: Asier Otamendi
1998: Asier Otamendi
1999: Asier Otamendi
2000: Asier Otamendi
2001: Asier Otamendi
2002: Asier Otamendi
2003: Zigor Enbeita
2004: Asier Otamendi
2005: Asier Otamendi
2006: Zigor Enbeita
2007: Oihane Perea
2008: Asier Otamendi
2009: Oihane Perea
2010: Aramaio Taldea

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri