XIII Orixe Saria 2011-02-18

Gaur hasiko da sariketa

Jokin Uranga, Iñaki Zelaia, Joxe Munduate, Felix Zubia, Oihana Bartra eta Nahikari Gabilondo ariko dira kantuan, Añorgako Lukainkategi jatetxean. Afaria 20:30etan hasiko da.
 Añorgan bi urtetik behin jokatzen den sariketa da Orixe Saria. Gaur hasiko da aurtengo edizioa. Aurtengoa 13. edizioa izango da. Orain arteko ohitura hiru kanporaketa jokatzea bazen ere, aurten bi izango dira. Gaur Lukainkategi jatetxean izango da saioa, 20:30etatik aurrera. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

  Jokin Uranga
  Iñaki Zelaia
  Joxe Munduate
  Felix Zubia
  Oihana Bartra
  Nahikari Gabilondo

 Bigarren kanporaketa datorren ostiralean izango da, Gure Kabia Elkartean. Honako bertsolari hauek kantatuko dute han:

  Iñigo Manzisidor "Mantxi"
  Iñaki Gurrutxaga
  Xabier Sukia
  Andoni Otamendi
  Iratxe Ibarra
  Iñigo Izagirre

 Kanporaketak bertso-afari formatuan egingo dira. Bertara joan nahi duenak aurretik hartu beharko du lekua, Gure Kabia Elkartean izena emanda. Telefonoz ere deitu daiteke Añorga Kultur eta Kirol Elkartera, arratsaldeko 19etatik 21etara. Honako hau da zenbakia: 943 36 37 91. E-mailez ere egin daiteke: idazkaritza@anorgakke.org. Sarreren prezioa 20 eurokoa izango da. Saioak 20:30etan hasiko dira, baina zita Gure Kabian egingo da bertara nola joan ez dakienarentzat, iluntzeko 20etan.

 Fase honetan honako lan hauek egin beharko dituzte bertsolariek:

 -Ofiziotan, zortziko nagusian hiruna bertso
 -Ofiziotan, zortziko txikian hiruna bertso
 -Ofiziotan hamarreko txikian hiruna bertso
 -Bina punturi erantzun
 -Kartzela:
   -Hamarreko nagusian, azken puntua emanda, bertso bana
   -Gai bat emanda, bina bertso, doinu eta neurri librean

 Kanporaketa bakoitzetik bi bertsolari zuzenean sailkatuko dira finalera. Gainerako bi finalistak puntuazioaren arabera erabakiko dira. Finala MARTXOAREN 5ean, larunbatez, jokatuko da Añorgako Antxon Aiestaran Kultur Etxean, arratsaldeko 18etatik aurrera. Bertan, honako lan hau egin beharko dute bertsolariek:

 -Ofiziotan, zortziko nagusian, hiruna bertso
 -Ofiziotan, zortziko txikian, hiruna bertso
 -Ofiziotan, hamarreko txikian, hiruna bertso
 -Bina punturi erantzun
 -Kartzela: Gai bat emanda, hiruna bertso, doinu eta neurri librean

 Hauek izan dira orain arteko irabazleak:

 1972 Euxebio Igartzabal
 1975 Xabier Zeberio
 1976 Juan Mari Narbaiza
 1977 Jon Enbeita
 1978 Luis Otamendi
 1997 Arkaitz Goikoetxea
 1999 Pablo Suberbiola
 2001 Ainhoa Agirreazaldegi
 2003 Estitxu Eizagirre
 2005 Ekaitz Goikoetxea
 2007 Unai Agirre
 2009 Ibai Esoain

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri