Arabako Txapelketa 2011-02-14

Oihane Perea irabazle Arabako lehen kanporaketan

Larunbat gauean, otsailak 12, Laudioko Basalarrina elkartean hasi zen aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketaren ibilbidea. Lehen kanporaketa jokatu zen bertan. Aiarako Bertso Eskolakoek, bertaratu ziren hirurogei bat lagunei afaria goxoa eman ostean, saioa giro onean hasi zen. Afal ostean ere bertsozale andana hurbildu zen bertara eta azkenean 80 bat pertsonek txaloz bete zuten elkartea.
Larunbat gauean, otsailak 12, Laudioko Basalarrina elkartean hasi zen aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketaren ibilbidea. Lehen kanporaketa jokatu zen bertan. Aiarako Bertso Eskolakoek, bertaratu ziren hirurogei bat lagunei afaria goxoa eman ostean, saioa giro onean hasi zen. Afal ostean ere bertsozale andana hurbildu zen bertara eta azkenean 80 bat pertsonek txaloz bete zuten elkartea. Ainhoa Comas eta Bingen Sainz gazteek ondo debutatu zuten Rikardo, “Betto”, Oihane eta Igoaren aldamenean. Orohar nahiko saio txukuna egin zuten sei bertsolariek, urduritasunez aparte, ongi erantzun zioten Lierni Altuna aurkezlearen gaiei. Baina txapelketako saio denetan bezalaxe epai bat eman zen bukaeran, eta kanporaketetako hiru epaileek, Patxi Aizpurua, Mikel Fernandez de Arroiabe eta Hodei Lopez de Arkautek, honako sailkapena eman zuten: Oihane Perea (158 puntu), Xabier Igoa (142,5 p.), Rikardo Gonzalez de Durana (139 p.), Alberto Martinez “Betto” (134 p.), Ainhoa Comas (132 p.) eta Bingen Sainz (113,5 p.). Horrela Pereak lortu zuen finalerdietako lehen pasea, eta besteek beste lau kanporaketetako puntuazioei itxaron beharko diote pasatzen diren edo ez jakiteko. Hurrengo bi kanporaketak datorren asteburuan jokatuko dira, ostiralean Oionen eta larunbatean Ilarduian. Aurtengo txapelketaren botila betetzen besterik ez da hasi, eta apirilaren biko finalean gainezka egin artean gozatzeko asko gelditzen da oraindik.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu