Urteroko jaialdia Gezala aretoan 2011-02-22

Mainontzik antolatutako jaialdia Lezon

Egaña, Zubeldia, Lizarralde eta Rezola aritu ziren Lezon bertsotan, Mainontzi bertso eskolak antolatutako jaialdian, Naroa Sasietaren esanetara. Saio polita joan zen eta jendeak gogotik txalotu zituen bertsoak.
Egaña, Zubeldia, Lizarralde eta Rezola aritu ziren Lezon bertsotan, Mainontzi bertso eskolak antolatutako jaialdian, Naroa Sasietaren esanetara. Saio polita joan zen eta jendeak gogotik txalotu zituen bertsoak. Zubeldia Pasaian galduta ibili zen Lezora bidean eta horrekin eman zion hasiera agurreko bertsoan. Gero, titularrak ematen jarri zituen Sasietak lau bertsolariak. Ondorengo lanetatik, honako hauek apartatu ditugu: Egaña eta Lizarralde, armei uko egin eta hitzketan hasi diren bando banatako bi soldaturen paperean;  Rezolak eta Zubeldiak, "gaur ere afaltzen isil-isilik" gaiarekin egindako ofizioa;  Lizarralderen bakarkakoa non jaiotzea gustatuko litzaioken galdetuta, batez ere bigarren bertsoa, Egañaren bakarkakoa, atzekoekin tebista programa egiteko aginduta, eta Zubeldiaren lana San Valentin egunaz, batez ere bigarren bertsoa.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu