Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2011-02-24

Donezteben eta Berriozarren jokatuko dira asteburu honetako kanporaketak

Donezteben, larunbatean, Saioa Alkaiza, Xabier Silveira, Iñigo Ibarra, Jon Barberena, Iñaki Aleman eta Iban Garro ariko dira kantuan.
 Joan zen asteburuan hasi zen aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Xabier Terreros eta Eneko Lazkoz dira, oraingoz, finalerdietara sailkatu diren bertsolariak.

 Asteburu honetan beste bi kanporaketa izango dira jokoan.

 Larunbatean Donezteben izango da hitzordua, Zineman, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

  Saioa Alkaiza
  Xabier Silveira
  Iñigo Ibarra
  Jon Barberena
  Iñaki Aleman
  Iban Garro

 Igandean, berriz, Berriozarren jokatuko da azken-laurdeneko saioa, Musika Eskolan, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Bertan honako bertsolari hauek kantatuko dute:

  Aimar Karrika
  Julen Zelaieta
  Josu Sanjurjo
  Aritz Saragueta
  Patxi Castillo
  Jon Elizetxe

 Asteburu honetako saioetan erabakiko da ze 15 bertsolari sailkatzen diren finalaurrekoetara. Saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira, eta beste 11 postuak puntuazioen arabera erabakiko dira. Honela daude puntuazioak oraingoz:

 1.- Eneko Lazkozek                324,5 puntu (zuzenean sailkatua)
 2.- Xabier Terrerosek             313 puntu   (zuzenean sailkatua)
 3.- Iñigo Olaetxeak               314 puntu
 4.- Oier Lakuntzak                311 puntu
 5.- Ander Fuentes "Itturri"-k     307 puntu
 6.- Migel Mari Elosegi "Luze"-k   292,5 puntu
 7.- Bittor Elizagoienek           281 puntu
 8.- Ainhoa Aranburuk              277 puntu
 9.- Ekaitz Astizek                261,5 puntu
 10.- Irati Majuelo                259 puntu
 11.- Jose Luis Barberia "Zili"-k  258 puntu
 12.- Egoitz Gorosterrazuk         253 puntu

 Finalerdietan sartuko dira lehian Julio Soto, Oskar Estanga eta Estitxu Arozena.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu