Onintza Enbeita egongo da platoan 2011-02-25

Muxika, Añorga eta Erronkariko saioak emango dituzte Hitzetik Hortzeran

Zuri-beltzekoan 1973ko irudiak eskainiko dituzte. Bertan, Xalbador eta Mattinek petrolioaren krisiari jarritako bertsoak entzun ahal izango dira.
 Aste honetan ere Hitzetik Hortzera programa ikusi ahal izango da ETB1en. Igande iluntzean egongo da ikusgai, iluntzeko 21etatik aurrera.

 Astero bezala, bertso-saio bat baino gehiago eskainiko dituzte. Batetik, Muxikan Julio Sotok eta Onintza Enbeitak egindako bertso-afariko irudiak izango dira ikusgai. Eskola zaharrean egin zuten saioa, eta bertan hasi zen Onintza Enbeita bertsotan. Kontu horiek guztiak berrituko ditu Hitzetik Hortzerako platoan. Gainera, Zappingerako materiala ere berak eramango du, orain dela 36 urte enbeitatarren familia ospakizun batean hartutako irudiak emango baitituzte.

 Bestalde, joan zen ostiralean Añorgan jokatu zen Orixe Sariko lehenengo kanporaketako bertsoaldi onenak ere emango dituzte. Honako bertsolari hauek kantatu zuten bertan:

  Jokin Uranga
  Nahikari Gabilondo
  Felix Zubia
  Joxe Munduate
  Iñaki Zelaia
  Oihana Bartra

 Erronkarin bertso-afaria egin zuten orain dela bi aste Jon Barberena, Ion Ansa eta Iñaki Gurrutxagak, eta bertako bideoa ere bidali dute programara.

 Azkenik, Bertsoa.com-etik Lezoko bertso-saioko irudiak hartu dituzte. Honako bertsolari hauek kantatu zuten bertan, Naroa Sasietaren esanetara:

  Andoni Egaña
  Iker Zubeldia
  Ander Lizarralde
  Agin Rezola

 Ohiko ataletan, Zuri-Beltzekoan 1973ko irudiak izango dira ikusgai. Urte horretan Bergaran Xalbaror eta Mattin petrolioaren krisiari buruz aritu ziren kantuan.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu