"Inertziak erantzi, garena jantzi" 2011-03-11

Bihar bukatuko da aurtengo Bertsolamintza Villabonan

Aurreko jardunaldietan entzundako hitzaldi guztien laburpenak egingo dituzte goizean. Bazkaldu ondoren saio esperimentala izango da. Bertsoa.com-ek zuzenean emango du.
 Bukatzera doa aurtengo Bertsolamintza. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza sailak antolatu ditu jardunaldiak, eta inertziak izan dira aurtengo gai nagusia. Saran, Gasteizen, Iruñean eta Durangon egin dira jardunaldiak, eta bihar guztien laburpena egingo dute Villabonan, Gurea Zineman. Honako hau izango da goizerako egitaraua:

 9etan elkarretaratzea, eta ondoren hitzaldiak, Laxaro Azkunek moderatuta:
 -9:30etan Andoni Egaña: "Nola gainditzen dira inertzia ideologikoak? Zenbateraino obligatzen dute?"
 -9:45etan Amaia Vazquez: "Inprobisazioaren gozamena: oholtzako bertsolaria nola askatu proiekzioetatik eta unean unekoa gozatu"
 -10etan Eric Dicharry: "Bertsolaritza eta umorea"
 -10:15etan Egoitz Aizpuru: "Gai-jartzailea emagin? Zenbateraino markatzen du gaiaren ikuspegiak eta tonuak ondorengo bertsoaldia?"
 -10:30etan Ibon Arrizabalaga: "Gorbata ala amantala erantzita... andre-gizonak bertsotan biluzik?"
 -10:45etan lehen bost hitzaldien eztabaida irekia
 -11:30etan kafea
 -12etan, Ainhoa Agirreazaldegi moderatzaile dela, hitzaldien bigarren zatia:
 -12etan Jon Martin eta Estitxu Eizagirre: "Zer ikasi behar da bertso-eskoletan? Zer desikasi?"
 -12:15etan Jon Ansa: "Bertsokera(k) eta sistema(k)"
 -12:30etan Oier Araolaza: "Txapelketaren kontra"
 -12:45etan Fredi Paia: "Zelan eragiten dio txapelketak sormenari? Epaileak kalitate ziurtagiri?"
 -13etan azken 4 hitzaldien eztabaida irekia

 Ondoren, bazkaria egingo da Villabonan bertan, Behar-Zana elkartean. Bazkalostean bertso-saio esperimental batekin emango zaie amaiera aurtengo jardunaldiei. Egoitz Aizpuru eta Andoni Egaña gai-jartzaile direla honako bertsolari hauek kantatuko dute:

  Imanol Lazkano
  Beñat Gaztelumendi
  Amets Arzallus
  Julio Soto
  Jone Uria
  Uxue Alberdi
  Unai Iturriaga

 Arratsaldeko 17etan hasiko da saioa. Bertsoa.com-ek zuzenean emango ditu bai hitzaldiak eta baita saioa ere.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri