Bertsolamintza: "Inertziak erantzi, garena jantzi" 2011-03-15

Egoitz Aizpururen hitzaldia

Gai-jartzailearen eta bertsolariaren arteko harremanak saioan eragina du, bere iritziz. Gai-jartzaileak bertsolariari buruz daukan informazioa erabiltzearen alde dago.
 Bukatu dira aurtengo Bertsolamintza jardunaldiak. Joan zen ostegunean Durangon Egoitz Aizpuruk eta Ibon Arrizabalagak hitz egin zuten, Plateruena Kafe Antzokian.

 Egoitz Aizpururen hitzaldiak honako izenburu hau zeukan: "Gai-jartzailea emagin? Gaiaren ikuspegiak eta tonuak ondorengo bertsoaldian".

 Gai-jartzailea da Egoitz Aizpuru, eta berak daukan funtzioa metafora baten bidez azaldu zuen. Guraso izan berri den bikote batean, aitaren lana amaren eta haurraren arteko binkuloa babestea litzateke, eta lan bera dauka gai-jartzaileak ere: bertsoaren eta bertsolariaren arteko ingurua babestea. 2002ko Bertsolamintzan gai-jartzaileen lanaren alderdi teknikoaz hitz egin zen. Egoitzek dioenez saioaren inguruko dekoratuak eta espazioak ere eragiten dute bertsoaldian, eta gai-jartzaileak horiek erabili egin behar ditu. Gainera, gaiez gain tematika ere landu beharrekoa da, eta bertsolari bakoitzari tematika ezberdinei buruz aritzeko aukera eskaini behar zaio.

 Dena den, gai-jartzailearen lanaren alderdi emozionalak hartu zuen lekurik handiena bere hitzaldian. Gai-jartzaileak jarriko dituen gaiez seguru egon behar du, hori transmititu egiten baita. Hitzik gabeko komunikazioa oso da garrantzitsua. Oholtza gainean beldurrak martxan jartzen dira eta gai-jartzailea mutilatu egiten da: "bertsolariak onartuko nau?" galdetzen dio bere buruari. Bertsolari eta gai-jartzaileak oholtzan duten harremana, gainera, hortik kanpokoak baldintzatuta egongo da. Egoitz Aizpuru Hamaika Bertute ekimeneko kidea da, eta han bertsolariekin zeukan harremana asko estutu zen. Ohartu zen bertsolariei buruz zeukan informazioa erabil zezakeela eta bertsolariek hori eskertu ere egiten zutela. Ez dio bertsolariari itsusikeriarik egin nahi, baina bere emozioak erabiltzearen alde dago. Gaiak eragina dauka, baina gaia jartzeko intentzioak ere bai. Egoitzek bertsolariaren iritzia plazan entzun nahi du. Publikoak ez daki bertsolaria benetan ari denik, eta egia izateak ez du hainbesterainoko eraginik. Bertsolariak, ordea, ez dauka ahaleginik egin beharrik paperean sartzeko. Beraz, harreman horrek asko balio du bertsotarako.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa